Abetxukuko plaza Nagusiko erabilera anitzeko estalkia
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Uribe Nogales elkarteak aurkeztutako proposamen hau hautatua suertatu zen 436,7 punturekin.
Proposamena ondokoan datza: Estalki bat instalatu beharko litzateke, ixteko aukera ematen duena (iparraldeko aldean, adibidez) eta hainbat hirigintza-elementu (eserlekuak, jardinerak…) eta jolaserako kirol-ekipamenduak dituena (saskiak, ateak, ping-pongeko mahaiak…).
Era berean, agertoki bat instalatu beharko litzateke, 35 metro karratukoa (6*6*0,70 m), barrualdea led argiekin argiztatuz eta eguzki-panelekin, kanpoko argi naturala sartzen delarik eta alboak irekita utzita (ixteko aukerarekin), teilatu-altuera handiegirik gabe.
Helburuak:
- Batere xarmarik eta erabilerarik gabeko plaza nagusi horri funtzionaltasuna eta erabilera handiagoa ematea.
- Euria, beroa eta haizea egiten duenean haurrei eta zaharrei aterpea ematea.
- Eremu horri bizia ematea.
- Ingurunearen fisionomia aldatzen laguntzea eta atariak birgaitzea.
- Ekitaldi soziokulturalak baldintza hobeetan egitea (Abetxukuko jaiak, inauteriak, Mikelin jaiak, azokak, dantza-erakustaldiak, herritarren topaketak…).
- Berraktibatze komunitarioa errealitate egiteko baliabide nahikoak izatea.
Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak
Auzoa(k): Abetxuku
Gutxi gorabeherako kostua: 130.000 €
https://www.youtube.com/watch?v=gTcjx375p74Lotutako informazioa
- Vitoria-Gasteiz Hobetuz: Herritarrek aukeratu duten proiektuen jarraipena
- Vitoria-Gasteiz Hobetuz: Bozketaren emaitzak
- Vitoria-Gasteiz Hobetuz: Aisialdirako eta topaketarako guneak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.