Jolas-parkea Borinbizkarran
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Zabalgana Batuz auzo elkarteak aurkeztu zuen proposamen hau eta, 796,9 puntu lortuz, hautatua suertatu zen.
Borinbizkarrako parkean jolas-gune bat egitean datza proposamena. Proposamena diseinatzean adin guztietako pertsonen beharrak kontuan hartu beharko dira, baina batik bat gazteenak, gaur egun gazteek ez baitituzte aseta beren aisialdi-beharrak.
Eremuak honako ezaugarri hauek ditu:
- Sektoreko parke nagusian zehar banatutako aisialdi-eremuak. Neurri honekin, gune askoz erabilgarriagoa lortuko litzateke auzoko bizilagun guztientzat. Oro har, eremuak honako alderdi hauek izango ditu kontuan: genero-aniztasuna, belaunaldien artekoa, ingurumen-jasangarritasuna eta aniztasun kulturala/funtzionala.
- Aisialdi- eta kirol-gune txikiak proposatzen dira jarduerak egin ahal izateko, hala nola eskalada-murrua, ping-ponga eta dantza. Genero-aniztasuna betetzen duten jarduerak izango dira, eta gaur egungo landaredian integratuta egongo dira (jasangarritasuna).
- Parkearen amaieran, zuzkidura-erabilera duen lurzatian, eremu handiago bat proposatzen da pertsona gehiagok parte hartzen duten jardueretarako, taldeko kirolak direlako edo leku gehiago behar dutelako. Gune horretan gehiago jardun beharko da urbanizazioari dagokionez.
- Gainera, tirolina-ibilbide bat proposatzen da, adin eta ezaugarri fisiko guztietara egokitua (dibertsitate funtzionala). Inguruan egoitzak daudenez, pertsona zaharrek parkea erabili ahal izateko eremuak ere jarriko dira (mahaiak, bankuak, itzalguneak…). Horrenbestez, belaunaldien arteko eremu bat izango da.
- Gaur egungo muga ekonomikoagatik eta zehazteko zailtasunagatik, parkea ahalik eta hedadura gehien hartuta diseinatzea proposatzen da, Hobetuz programak mugatutako zenbateko ekonomikoa erabili arte. Baldintza hori ezinbestekoa izango da, sektorearen tamaina handiagatik eta bertan bizi den biztanle kopuru handiagatik.
Proposamenaren bidez, biztanle guztientzako leku seguru bat diseinatuko litzateke; bertan, adingabeek beren adinerako jolasleku egoki bat izango lukete, eta haien gurasoek ingurunea konfiantza osokoa dela jakingo lukete, etengabe gainbegiratu beharrik izan gabe.
Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak
Auzoa(k): Zabalgana
Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €
Proiektuaren jarraipena
Lizitazioaren egoera: esleituta
Txostena: 2023/CO_SOBR/0065
Aurrekontua: 299.998,99 € (BEZ barne)
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.