Babesean hartu txorko bat

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsonak batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz Green

Auzoa(k): Zaramaga

Gutxi gorabeherako kostua: 30.000 €

Zertan datza?

Gure hiriko txorkoak egoera penagarrian daude; belar gaiztoz eta zikinkeriaz beteta daude, eta sekulako zikinkeria eta utzikeria itxura ematen dute ia hiri osoan. Gasteizko eremu batzuetan, Gasteiz Hiribidean, adibidez, askoz ere zainduagoak daude eta, horiek zaintzeko dirurik ez badago, zergatik ez utzi auzoei, hala egin dezaten?

Nire ustez, auzotartasuna egiteko modu ezin hobea izango litzateke, beste kultura batzuetako gure bizilagunak ezagutzeko eta horiekin harremanetan jartzeko, adin guztietako pertsonekin (haurrak eta zaharrak, denak batera) eta hemengo eta hango emakumeekin proiektu bat partekatzeko eta sozializatzeko.

Horrez gain, gure kaleetan dauden zuhaitzak zaindu eta edertasuna emango genioke, jende guztiak gogoko dituen loreak jarrita.

Txorko horietara zaborrik bota gabe, zuhaitzetan hautsontziak jarrita eta gure auzoa komunitatean bizitzeko leku hobe bat bihurtuz.

Non egingo litzateke?

Legutioko Atea kalean hastea proposatzen dut, ez baitu jardinera bakar bat ere kale osoan, ezta mehelinean ere, eta Zaramaga auzoko ondoko kaleetatik jarraituko nuke.

Berdegunez beteta dago, baina ez daude ondo zainduta eta ez dute lorerik, gure green hiriko biribilgune guztiak betetzen dituzten arrosondoak eta huntzak kenduta.

Zer ekarpen egiten du?

Gure eguneroko ingurunea hobetzea. Gure auzoko bizikidetza, hura hobetzeko bat eginez.

Proiektuan atzerriko pertsonak eta emakumeak sartzea, eta adin guztietako jendearen elkarbizitza ahalbidetzea, gure kaleak ederrago eginez eta horietan egiten dugunarekiko erantzukizun handiagoa geureganatuz.

Gure zuhaitzak zaintzea, lurra eta ongarri naturalak botata. Flora eta fauna egokiak, Eta ondo garatzeko eta hiriaren ekosistemarako flora eta fauna egokiak.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.