Jauregilanda kaleko bidegorriari jarraipena ematea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz Green

Auzoa(k): Adurtza

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €

Zertan datza?

Proposamenak Jauregilandako bidegorriari jarraipena ematea du helburu, zehazki, azken zatiari, A-2124 errepidearen paraleloan doanarekin lotuz. Horrela, bide hori aisialdirako edo egunero ikastetxeetara eta lanpostuetara joateko erabiltzen duten txirrindulariek bide-segurtasun handiagoarekin eta ibilbide berde bati jarraituta egin ahal izango dute. Aldi berean, aurretik azaldutako ibilbidean oinezkoentzako aukera seguru bat ere bilatzen dugu. Hobekuntza horiek osatzeko, beharrezkoa da ingurua argiztatzea eta hiri-altzariak jartzea. Eremu horretan adineko pertsona asko ibiltzen da eguneroko paseoak egiten, eta sarritan zailtasunak izaten dituzte banku bat edo atseden hartzeko leku bat aurkitzeko. Bide horretatik beste kolektibo batzuk ere igarotzen dira: kirolariak (korrikalariak, txirrindulariak), lagun taldeak, maskotekin paseatzen duten pertsonak edo familia osoak haurtxoentzako orgatxoekin. Laburbilduz, proposamen honek ibilgailuen, txirrindularien eta oinezkoen arteko bizikidetza hobetuko du, ibilbide bakoitza behar bezala bereiziz gero, eta ezustekoak eta istripuak saihestuko ditu. Beraz, eremu irisgarria, segurua eta atsegina sortzea lortuko dugu. Belaunaldien arteko inpaktu oso positiboa izango duelakoan gaude.

Non egingo litzateke?

Erantsitako planoetan kokapen zehatzak agertzen dira: Jauregilandan dagoen pasealeku eta bidegorri zatia da, haztegitik gertuen dagoen Olarizuko eremua udal 19. sektoreko Aretxabaleta-Gardelegi auzoarekin lotzen duena, A-2124 errepidean amaitzen delarik. Horrela, Olarizu eta Larragorriko parkea lotuko lituzkeen ibilbide koherente eta segurua egin ahal izango litzateke herritarrentzat.

Zer ekarpen egiten du?

1. Jauregilandako azken zatian dagoen bidegorriari jarraipena ematea eta, beraz, txirrindulariarentzako ibilbide segurua eskaintzea. A-2124 errepidea Okariz kalearekin gurutzatzen den lekuan semaforo bat jartzeak beharrezko segurtasuna eskainiko die txirrindulariei eta hemen aipatutako hurrengo kolektiboari. 2. Oinezkoentzako alternatiba seguru bat eskaintzea: oinezkoen ibilbideari jarraipena ematea modu seguruan eta irisgarrian, espaloi-zati bat eta oinezkoentzako pasabide bat sortuta. 3. Inguruan argiztapena eta hiri-altzari irisgarriak jartzea: ez dira bankuak bakarrik planteatzen, baita aisialdirako gunea egokitzeko bi mahai ere. Horrela, egungo motzondoak kenduko lirateke haiek lekuz aldatuta, arrisku-egoerak sor baititzakete.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: