Kolorea hirian, zuhaitzak ordezkatzea
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.
Eremua: Gasteiz Green
Auzoa(k): Arriaga-Lakua
Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €
Zertan datza?
Espaloiak eta kotxeak zikintzen dituzten zuhaitzak aldatzea eta, horien ordez, lore arrosak jartzea. Izan ere, loreek hiria poztu eta aireko ikuspegi zoragarria emango liokete udaberrian. Gainera, politak dira eta itzala ematen dute.
Non egingo litzateke?
Lakuabizkarran, Zarautz kalean, Tarragona kalean, Bartzelona kalean… Eta beste leku batzuetan.
Zer ekarpen egiten du?
Zuhaitz horiek itxura zikina eta goibela uzten dute. Turismoari dagokionez, jende asko erakarriko luke, Jerteko Haranean bezala. Hegazkin txikiak ere alokatuko lirateke, airetik hiriaren kolore berdea, arrosa eta zuria ikusteko.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.