Mariren Botereak: bi jolas-gune Mariturrin

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Mariturriko Guraso Elkarteak aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz Green

Auzoa(k): Zabalgana

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €

Zertan datza?

Erabiltzen ez diren bi gune birgaitzea proposatzen dugu, bata Leza kalean eta bestea Giza Eskubideen Hiribidean. Bi guneak proiektu batean bildu ditugu, ideia berean oinarrituta: Mariren Botereak, Ura, Eguzkia, Lurra eta Haizea.

Lau elementu natural horiek izango lirateke proiektuan planteatutako bi jolas-eremuen gai nagusia.

  • Leza kaleko gunea: jolas-eremu horretan ura eta eguzkia izango dira protagonistak. Zati bat estalpean egongo litzateke; bertan, euri-urak bildu eta ura hainbat bidetatik gidatuko genuke, gero hainbat ekintza sortzeko eta, horrela, uraren boterea modu praktikoan ikusteko. Barruan eserlekuak egongo lirateke, modu irregularrean, taldean nahiz banaka esertzeko, eta jolasteko egitura gisa ere erabil litezke, saltoka edo eskalatuz. Estali gabeko gunea eguzkiari bideratuta egongo litzateke. Bertan, eguzkiaz eta eguzkiaren botereez gozatzeko gune bat izango genuke. Eguzki-izpiak itzalak eta koloretako argiak sortzeko erabiliko genituzke, modu interaktiboan.
  • Giza Eskubideen hiribideko gunea: Gune hau haizeari eta lurrari bideratuta egongo litzateke. Leku horretan auditorio natural estali bat egingo litzateke, jarduera kulturaletarako. Era berean, atseden hartzeko eta biltzeko guneak egongo lirateke, elementu naturalekin osatuak. Lurra elementu naturalekin irudikatuta egongo litzateke, eta landaretza eta haizea, berriz, auditorioko estalkiarekin (hura gogora ekarriz). Horrez gain, hainbat elementu jarriko genituzke haizearekin aritzeko, uraren eta eguzkiaren eremuan bezala.

Proiektua oso garrantzitsua dela uste dugu, eta elementu asko barne hartzen ditu. Horregatik, Udalak planteatutako aurrekontua egokia izango litzateke, eta oso-osorik agortuko litzateke.

Non egingo litzateke?

Bi gune desberdin izango lirateke. Bata Leza kalean dago, ikastetxearen eta haurreskolaren artean, gaur egun hesituta eta itxita dagoen eremu batean, egoera txarrean dagoelako. Bigarrena, aldiz, Giza Eskubideen Hiribidean dago, saskibaloi- eta futbol-kantxa dituen kirol-gune baten ondoan.

Zer ekarpen egiten du?

Bi eremu birgaitzea proposatzen da, gaur egun erabilerarik ez dutelako edo itxita daudelako, hondatuta daudelako.

Gaur egun zikinkeria-arazoak eta segurtasunik eza dituzten lekuak jolaserako leku didaktiko eta sortzaile bihurtzea planteatzen dugu. Leku horietan ez litzateke jolastu edo kirola bakarrik egingo, eta kulturaz ikasi eta gozatu ahal izango litzateke, ingurune natural batean.

Gune horretan, gazteek ingurune praktiko eta multifuntzional batean biltzeko aukera izango lukete. Paseatzen ari direnentzat ere atsedenleku bat izango litzateke; izan ere, zaharrenek eguzkipean atseden hartzeko aukera izango lukete parkean paseo bat eman ondoren, eta hainbat jardueraz gozatu ahal izango litzateke, hala nola musikaz, antzerkiaz, dantzaz edo auditorioko gainerako jarduerez.

Bi guneak ideia berean elkartuz, auzo osoa bat dela ulertarazi nahi diogu jendeari, pertsonen gorabeherak sortuz, auzo osoari bizitza emanez eta, zergatik ez, hiriarentzat eta herritarrentzat onuragarria den jarduera ekonomikoa sortuz.

Hiriaren sentimendu ekologikoa indartzen saiatzen ari gara, elementu naturalen onurak eta erabilerak modu praktikoan erakutsiz, eta, aldi berean, gune hesituak eta hondakinez betetako eremuak ezabatuz.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: