Eraztun berdearen irisgarritasuna hobetzea

Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean talde edo kolektibo batek aurkeztutako proposamena.

Eremua: Gasteiz Green

Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €

Zertan datza?

Gasteizko eraztun berdearen tarte batzuetako zoladura hondatu egin da urte hauetan, hala zimurdura eta koska handiak ditu eta horrek oztopoak eragiten dizkie bertatik gurpil-aulkiarekin (bai aulki elektrikoak bai eskuzkoak) igarotzen diren pertsonei eta haien segurtasun fisikoari.

Aisialdirako udal-guneak, parkeak, lorategiak, jolasguneak, igerilekuak, eraztun berdea eta abar Gasteizko herritar guztien eta bisitarien zerbitzura dauden ondasun eta ekipamendu publikoak dira.

Ezinbestekoa da haiek segurtasun- eta irisgarritasun-baldintza bikainak izatea, inor ez dadin haien erabileratik eta gozamenetik kanpo geratu, haien baldintza organikoak edo gorputz-baldintzak gorabehera.

Horietako askok 25 urte baino gehiago dituzte. Honen adibideak: parke eta aisialdi-eremu askotako zoladura, bereziki eraztun berdean bertan oinezkoentzako bideak artifizialak dira, beraz, berregin egin behar dira eta ibiltarien segurtasuna eta irisgarritasuna bermatu. Altzariak, askaldegi-mahaiak, iturriak eta komun publikoak, besteak beste. Mahaiek ez dute espazio nahikorik gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten pertsonak hurbildu eta erabili ahal izateko. Mugikortasun urriko pertsonek edo manipulatzeko zailtasunak dituztenek ezin dituzte parke horietako iturri batzuk erabili. Espazio askok ez dute zerbitzu higieniko publikorik edo irisgarririk; horiek ez dira oztopo izaten mugikortasun murriztua ez dutenentzat, baina baldintza irisgarriak behar dituztenek espazio horietaz gozatzea zailtzen dute. Ez dago nahikoa eserleku.

Non egingo litzateke?

Gasteizko eraztun berdean

Zer ekarpen egiten du?

Dibertsitate funtzionala duten pertsonak natura-guneetara sartu ahal izatea, aukera-berdintasuna eta segurtasun fisikoko baldintzak bermatuta.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: