“Babesgabetuen” ingurunean osasun-parke bat sortzea
Bozketa fasearen ondoren, 2022 eta 2023ko aurrekontuekin gauzatuko diren aukeratutako proiektuetatik kanpo gelditu zen.
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean pertsona batek bere izenean aurkeztutako proposamena.
Eremua: Asialdi eta topaketarako guneak
Auzoa(k): Zabalgunea
Gutxi gorabeherako kostua: 30.000 €
Zertan datza?
Babesgabetuen eremuan ez dugu osasun-parkerik adinekoentzat, eta gure ingurunetik urrun dauden beste eremu batzuetara joan behar izaten dugu. Horrek bidegabekeria dakar beste auzo batzuekiko. Are gehiago kontuan hartuta inguru horretan adineko asko bizi garela; beraz, proposatzen dut Babesgabetuetan osasun-parke bat jartzea.
Non egingo litzateke?
Babesgabetuen eremuan, ahal den lekuan: Santa Barbara plaza aukera ona izango litzateke.
Zer ekarpen egiten du?
Ariketa fisikoa premia bat da auzoko adinekoentzat, batez ere osasun- eta mugikortasun-arazoak dituztenentzat. Ariketa fisikoa sustatzeko beste eremu batzuetara joan behar izateak adinekoak isolatuta geratzea eragiten du.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.