Testuingurua | Helburuak | Jarduera ildoak | Proiektua garatzeko faseak | Aurreikusitako emaitzak
GasteizKO Eraztun Berdeak nekazaritza lurrek osatutako beste eraztun bat du inguruan, 11.000 ha-koa. Laboreak lautadan kokatzen dira, haranen behealdean, eta abeltzaintza, berriz, tarteko lurretan, basoetako malda handien eta soroen malda txikien artean. Horrela, baso-artzaintzako ekosistema askotariko eta konplexuak osatzen dituzte, ekologia eta paisaia aldetik balio handikoak.
Gasteizen gaur egun 462 ustiapen dago, ezaugarri hauekin:
Laburbilduz, Gasteizko nekazaritza ustiapenetan ere nabaritzen ari dira alor horretan gertatutako birmoldaketa prozesua; izan ere, azken 9-10 urteetan % 6 gutxitu da landutako lurren azalera: % 3 lehorreko lurretan eta % 22 ureztatutakoetan.
Udalerriko nekazaritza eta abeltzaintzaren azken urteetako egoera bi faktoreren emaitza da: Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren aplikazioa eta herritarren kontsumo ohiturak.
Hori dela eta, ekoizpen eredua gehiago bideratu da nekazaritza industriarako lehengaiak ekoiztera, bertako beharrizanak hornitzera baino.
Hala ere, azken urteetan zerbait aldatzen ari da:
Bestetik, Araban nekazaritza ekologikorako erabiltzen diren landatutako lurren azalera handitzen jarraitzen du, eta urteko hazkunde tasa % 12 da. Gasteizko udalerrian, zehazki, zenbait ustiapen ENEEK-Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren ekoizle erregistroan izena emanda daude. Beren "marka" tokiko produktu ekologikoetan oinarritu nahi duten sukaldarien eskaera ere indartzen ari da.
Kultura, jokabide eta erosketa ohituretan gertatzen ari diren aldaketa horiek pentsarazten dute ekoizpen ekologikoan eta gertutasunean oinarritutako nekazaritza eredu batek lan aukera berriak sortzeko bide eman dezakeela, hots, lan harrobia izan daitekeela. Administrazio publikoak ekimen horien guztien eragile eta bateratzaile bihur daitezke, eta hortxe du lekua nekazaritza ekologikoa sustatzeko BASALDEA proiektuak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.