Familientzako baliabide eta informazio interesgarria

Udalarenak

Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak zenbait material prestatu ditu COVID-19aren aurrean familiei lagundu eta babes egiteko. Material horiek eska ditzakezu, posta elektronikoko plina@vitoria-gasteiz.org(Beste leiho batean irekiko da)helbidera idatzita. Material hauek argitaratu ditu: haur, nerabe eta familientzako baliabide-zerrenda (hezigarriak, aisialdikoak, laguntza eta babeserakoak, entretenitzekoak,...), konfinamenduak iraun bitartean familia barruan elkar zaintzeko irizpideak, eta familia giroan emozioak jorratzeko aholku eta dinamikak.

Lanean dihardu onlinefamili bortizkeriaren alorreko programa, 8 familiari laguntza ematen diolarik. Internet bidez artatzen ditu zerbitzuak nerabe eta gurasoak, zenbait terapeutak osaturiko lantealdeak eta Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak programatutako saioetan. Zerbitzuak kasu berriak artatzen ditu 647 30 47 52 telefonoaren bitartez; pandemia egoera egonagatik, ateak irekita dituzte seme-alaba nerabeekin era horretako gatazkak dituzten familiek.

Hezkuntza Zerbitzuak berrantolatu egin du Guraso Eskolei hezkuntza-laguntza emateko programa, hartara online eskaintzeko, eta hiriko familiei guztiei. Zerbitzu horrek babes psikologikoa eta akonpainamendua eskaintzen die familiei, konfinamendu aldi honetan seme-alaben hezkuntza-kontuetan laguntzeko. IPACE psikologia kabinetea arduratzen da zerbitzua emateaz, astelehenetik asteazkenera, 15:00etatik 17:00etara bitartean eskaintzen dituzten 20-30 minutu inguruko saioetan Saioa eskatzeko, mezu bat idatzi behar da 663 86 11 52 telefono zenbakira.

Gizarte-etxeek haurrentzako jarduera programa eskaintzen dute, etxetik gozatzeko, eta Udaltzaingoak ere badu txikientzako proposamenik, esaterako sormen lehiaketa.

Beste erakunde batzuenak

Albisteak

Abagunea aprobetxatuz, orain arte argitaratu diren zenbait albiste gogoraraziko dizkizuegu:

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: