Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. Izapidetzen ari diren txostenak

Hirigintza-plangintzan egin nahi den berrikuspen partzialari buruzko aurretiko kontsulta publikoa, lurzoru urbanizaezinaren araubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialaren xedapenetara egokitzeari buruz

Noiz:Indarrean dagoen epe-etena amaitzen denetik (2020/06/02) kontatuta, 15 egun baliodun igaro arte.

Nola: Posta elektronikoz: gestionadm2.0201@vitoria-gasteiz.org

2020ko martxoaren 18ko ebazpena tarteko, hasiera eman zitzaion eta Herritarrek Parte-hartzeko Programan aurreikusten denaren arabera, kontsulta publikoa irekitzen da hala nahi duten herritarrek, antolakundeek eta elkarteek iritziak eta ekarpenak egiterik izan dezaten ondoren azaltzen diren alderdiei buruz.

Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

  • Indarrean dagoen Plan Orokorra ez da Lurralde Plan Sektorialaren zehaztapenetara egokitzen. 2014ko irailaren 16ko 177/2014 Dekretuak behin betiko onetsi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektoriala eta honek, bigarren xedapen iragankorrean, bi urteko epean egokitzera behartzen zuen, indarrean jartzen zenetik kontatuta. Dekretu berberak azken xedapenean xedatzen zuenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen zen egunetik hilabetera jarriko zen indarrean, eta 2014ko urriaren 17an argitaratu zen (EHAA, 198).
  • Koherentziarik eza udal-plangintzan aurreikusitako kategorien eta Lurralde Plan Sektorialean eta horrekin bat datozen tresnetan jasotakoen artean, baita mugapenen artean ere.

Onesteko beharra eta egokitasuna

Plan Orokorra Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialera eta bat datozen tresnetara egokitzeko legezko beharra, eta lurzoru urbanizaezinaren arauketa ordenatu eta koherentea planteatzeko beharra.

Arauaren helburuak

  • Antolamendu-kategoriak Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialean eta Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan aurreikusitakoetara egokitzea, eta, horrenbestez, kategoria hauek definitzea lurzoru urbanizaezinerako:
    • NEKAZARITZA NAHIZ ABELTZAINTZAKOA ETA LANDAZABALEKOA
      • Azpikategoria: BALIO ESTRATEGIKO HANDIA
      • Azpikategoria: TRANTSIZIOKO LANDA PAISAIA
    • BASOZAINTZA
      • Azpikategoria: BASOA
      • Azpikategoria: MENDI BARBANA
    • MENDI LARREAK
      • Azpikategoria: LARREAK
      • Azpikategoria: HARKAITZAK
    • BABES BEREZIA
    • GAINAZALEKO UREN BABESA
    • INGURUMENAREN HOBEKUNTZA
  • Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan eta sektoreko araudietan kategoria eta azpikategoria bakoitzerako aurreikusitako arauketa onartzea, zuzenean horietara joz, egokitzat jotzen diren salbuespenekin.
  • Lurralde Plan Sektorialarekin bat, mugatzea eta Plan Orokorrera gehitzea gainjarritako baldintza hauek, aplikatzekoak diren eta dagoeneko badauden besteez gain (arkeologia, uholdeak, kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak, zortasun aeronautikoak, zonifikazioa eta azpiegituren eragin akustikoa eta abar).
    • Akuiferoen kutsadurarekiko eremu kalteberak
    • Eremu higagarriak edo arrisku geologikodunak
    • Onura publikoko mendiak eta mendi babesleak
    • Korridore ekologikoak eta natura-intereseko beste zenbait eremu (lurzoru urbanizaezinean dagoen Gasteizko Eraztun Berdearen zatia barne)
    • Paisaia-intereseko eremuak (kanpo utzita Nekazaritza eta Basozaintzako LPSak "Gutxi aldatu diren paisaiak dituzten eremuak" deitutakoak, indarrean dagoen egun HAPOn Nekazaritza eta Paisaia Balioko Eremuetan sartuta dauden lurzoruak (AV - AP ) eta Eusko Jaurlaritzaren edo Foru Aldundiaren paisaia berezien eta apartekoen katalogoetan sartutakoak)
  • Lurralde Plan Sektorialean baldintzatzaile bakoitzerako aurreikusitako arauketa onartzea, zuzenean planera joz, egokitzat jotzen diren salbuespenekin.

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Aipatutako helburuak lortzeko ezinbestekoa da oraingo hirigintza antolatzeko proposamena berrikustea. Agiria landu eta izapidetu ahala balioetsi beharko da irismen zehatza.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.