Baimendutako joan-etorrietarako bizikleta erabiltzera animatu du Udalak

2020ko apirilaren 16an

Bizikletak kutsatzeko arrisku txikia du.

Covid-19ak eragindako osasun krisialdi honetan bizikletaz mugitzera animatu ditu Gasteizko Udalak herritarrak, mundu osoko tokiko agintariekin bat etorriz. “Bizikleta oso ibilgailu egokia da lanera joateko edo Errege Dekretuak baimendutako edozein jarduera egiteko. Garraio publikoaren eta ibilgailu pribatu motordunen ordezko paregabea da batez ere. Bizikletak kutsatzeko arrisku txikia du, beste pertsonekiko distantzia gordetzea ahalbidetzen baitu“, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok. Dena dela, gogorarazi nahi dugu osasun larrialdiak indarrean jarraitzen duen bitartean ezinbestekoa denean baino ez dela etxetik atera behar, eta osasunaren arloko agintariek emandako neurri eta gomendio guztiak bete behar ditugula“, erantsi du.

Arabako hiriburuak urteak daramatza mugikortasun iraunkorra sustatzen, bizikletaren erabilera, bereziki. Gasteizek 160 kilometrotik gora du bizikletentzako bideetan —bidegorriak, zidorrak, bizikletek oinezkoekin eta ibilgailuekin partekatutako espazioak eta trafiko lasaituko eremuak batuta—, eta horiek gorde eta mantentzeko azpiegitura egokiak. Hiri barruko joan-etorrien % 13 egin ohi da bizikletaz.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: