COVID 19 - Gizarte laguntzako neurriak

Gizarte- Zerbitzuak eskuratzea

Aurrez aurreko arretarako, aurretiazko hitzordua eskatu behar da, telefonoz, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Bizitegi-bazterketako egoeran dauden pertsonentzako harrera-zentroen eremuan hartu beharreko neurriak zehaztu dira, erabiltzen dituzten pertsona guztien artean gutxieneko segurtasun-distantzia bermatu ahal izateko.

"Zurekin gaude" kanpaina

Gasteizko Udalak konfinamenduan baliagarri izan daitezkeen baliabideak biltzen ditu. Telefono zenbakien eta harremanetarako bitarteko interesgarrien zerrenda bat (pdf) da, eta atariko leku ikusgarri batean jar daitekeen bertsio inprimagarri batean jasotzen dira.

Gizarte-zerbitzuak koronabirusaren aurrean

COVID-19k eragindako krisian, Udalaren gizarte-zerbitzuak egokitu egin dira behar eta premia-egoeran daudenei laguntza eman ahal izateko. Aldizkari digitalaren zenbaki berezi honetan aldaketa eta egokitzapen horien berri ematen da.

Indarkeria matxista. Arreta-baliabideak

Udalak indarkeria matxista jasateko arriskuan dauden pertsonei gogorazi nahi die arreta-baliabide guztiak martxan dituela. Herritar guztiei dei egiten die gure inguruan gertatzen denaz kontzientzia har dezaten eta erantzukizunez joka dezaten;

Familientzako informazioa eta baliabideak

Zenbait udal zerbitzutan lan egiten duten psikologoek osatutako Larrialdietan Laguntzeko Taldeak bildu ditu materialak: Koronabirusari aurre egiteko informazioa, jarraibideak eta gomendioak, familientzat eta herritar ororentzat.

Udalaren eta beste erakunde batzuen baliabide gehiago: Gurasoen aurkako indarkeria-egoeretan esku hartzeko programa, gurasoentzako eskolaren hezkuntza-laguntzako programa, gizarte etxeetako programa, gurasoen federazioa…

Gazteentzako informazioa eta aholkularitza

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak gazteei arreta eskaintzen jarraitzen du.

Gazteentzako aholkularitzek (sexualitea, psikologikoa eta juridikoa) e-mailez eta telefonoz ematen dute arreta.

Bi dosier argitaratu dira, ohiko galderen formatuan: "Lanari buruzkoa" eta "Hiri-alokairuei buruzkoa".

Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Estragegia ez da gelditu koronabirusaren ondorioz

Osasunaren prebentzioaren eta zaintzaren mesedetan, Koronabirusa dela-eta ezarritako alarma-egoerak eguneroko jarduera geldiarazi du. Baina Zurrumurruen aurkako estrategiak aurrera jarraitu nahi du, egoera berrietara egokituz. Hauek dira datozen asteetarako lan ildoak.

Beste erakunde batzuen neurriak

  • Elikagaien bankua, Psikologia Elkargo Ofiziala, Eusko Jaurlaritza ... Neurriak ezagutzea.
  • Hainbat eskumen-eremutik sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomikoei buruzko sarbidea(Beste leiho batean irekiko da). Herritarrei, gizarte zerbitzuetako profesionalei eta Euskadiko hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalei zuzenduta dago.

Ekintza solidario eta elkartasun kateak

Gasteizko Udalak sostengua eman die COVID-19aren aurka ari direnen aldeko zenbait ekimeni (Guztion artean, Delantales solidarios, Eutsi goiari, Comunidad maker), eta elkartasun kate horien bidez sortutako babes-materialak ere jaso ditu.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: