COVID 19 – Mugikortasuna: gomendioak, autobusak, erosketak, ...

Hiri-garraioko neurriak

Koronabirusaren krisiaren aurrean, ordutegi eta maiztasun berriak eta beste neurri batzuk hartu dira TUVISAren zerbitzuan, tranbian eta foru sarean, herritarrek funtsezko lanpostuak eta oinarrizko zerbitzuak eskuratu ahal izatea bermatuz.

Nekazaritza eremua

Udalak jardunbide egokien dekalogo bat zabalduko du nekazaritza eremuan, udalerriko parke, bide eta herrietara hurbiltzen direnek zenbait jardunbide egoki kontuan har ditzaten eta hartara nekazaritza eremuaz, mendiez eta espazio naturalez goza dezaten, baina begirunez..

Erosketak

Merkataritza eta ostalaritza-jarduerari buruzko gomendioak eta neurriak.

Segurtasun neurri orokorrak

  • Garbitu eskuak sarritan, alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
  • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
  • Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
  • Garbi itzazu sakonago etxean eta leku publikoetan eskuez ukitzen diren azalerak.
  • Era berean, gomendatzen da sukarra edo arnas infekzio akutuko koadroak dituzten pertsonak ez joatea ekitaldi kolektiboetara esparru itxietan edo instituzioak bisitatzera, hala nola zentro soziosanitarioak.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: