COVID 19 – Garraio publikoan bidaiatzeko gomendioak eta bete beharrak
Nahitaezkoa da
- Sudurra eta ahoa estaltzen dituen maskara erabiltzea nahitaezkoa da sei urteko gorakoentzat. Gainera, sei urtetik beherakoentzat komeni da maskarak erabiltzea, ahal den guztietan. Ba al dakizu maskara noiz eta nola erabili behar den?
- EAEko garraio publiko guztietan, bidaiek 2 ordu baino gutxiago irauten badute, debekatuta dago jatea; ez, ordea, edatea, Osasuneko sailburuaren 2020ko abuztuaren 19ko ginduaren bidez.
Neurriak
- Autobus guztien aurreko atetik sar daiteke.
- Ez dago edukiera mugaturik autobusetan eta eserleku guztiak erabili daitezke.
- Saiatu puntako orduetan ez irteten.
- Barandak eta gainazalak ukitzea saihestu, eta ukituz gero, eskuak garbitu.
- Gainerako erabiltzaileekiko segurtasun distantzia errespetatu.
- Beharrezkoa baldin bada, hurrengo zerbitzuari itxarongo zaio gomendatutako tarteak bete ahal izateko.
- BAT txartelarekin edo eskudirutan ordaintzea (uztailaren 1etik aurrera).
- EAEko lurralde historikoak baino eremu txikiagoetako eta edozein motatako garraio publikoei abiatzeko azken ordu hau ezarriko zaie: 01:30, Osasuneko sailburuaren 2020ko abuztuaren 19ko ginduaren bidez.
- Desinfekzioa sendotzen jarraitzen da, neurri biziak hartuz. Horien artean, tren eta autobus geltokien, tranbia eta autobus markesinen desinfekzioa indartzen da.
Gomendioak
MASKARA ERABILI
Nahitaezkoa garraio publikoan.
ZAINDU TARTEA
Utzi ahalik eta distantzia handiena besteekiko.
ZAINDU HIGIENEA
Garbitu eskuak eta saiatu ezer ukitzen.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.