Ezagutu ezazu hiria - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Murgil zaitez gure inguruetako historian, naturan eta enogastronomian. Covid-19ari aurre egiteko hartu diren neurriei esker, prest gaude hiria ezagutzera etor zaitezen, ia mila urte dituen eta 2019ko Hiri Berde Global izendatua izan zen hiria hain zuzen. Zure zain gaude!
Enpresak eta gidak
Hiria adituen laguntzarekin ezagutu nahi duzu? Kontsulta ezazu enpresa eta gida profesionalen webgunea eta parte hartu proposatzen ari diren ekimen turistikoetan.
Bideoak eta argazkiak
Bideoak
https://www.youtube.com/watch?v=x8oY40asNc4
Bisita ezazu gure 'Bizi Berdea' web espazioa: bertan ditugu naturari, ondare historikoari, enogastronomiari edota familia-proposamenei buruzko gure azken bideoak. Youtube-ko gure erreprodukzio-zerrenda ere kontsulta dezakezu.
Argazkiak
Nabiga ezazu Flickr-eko gure profilean ditugun irudietan zehar. Eta hiriko argazkiak deskargatu nahi badituzu, erabilera libreko irudi-banku bat dugu (Creative Commons):
Horrez gain, xarmaz beteriko txokoak ezagutu ditzakezu 360º-ko bisita birtualen bidez.
Eta Gasteiz eta bere kontzejuak txori bistaz ikusi nahi baduzu, sartu Arabako Foru Aldundiaren airetiko ikuspegien irudi galerian.
Eduki berriak
Gasteiz ezagutu nahi duzu? Hemen duzu gure azken web edukien zerrenda:
- Hiria bisitatzeko 7 arrazoi, hiriko txokorik enblematikoenak ezagutzeko (edo berrezagutzeko) gonbidapen bat.
- Literatura-ibilbideak: Hiri Zuriaren Trilogian aipatzen diren lekuak eta Gasteiz literaturarekin lotu duten beste txoko batzuk.
- Europa Biltzar Jauregiko lorategi bertikala eta terraza: jakin ezazu gehiago arkitektura jasangarriaren ikono honen fatxada berdeari eta teilatu lauan dagoen lorategiari buruz.
Sare sozialak eta buletinak
Newsletterra eta Instagram-eko, Facebook-eko eta Twitter-eko profilak ditugu, egunean egoteko eduki gehiagorekin.
Gasteiztik gertu
Araba
'Araba zain daukazu' bideoa eta beste eduki batzuk, Araba Turismoa webgunean.
https://www.youtube.com/watch?v=Q0WBmX1kzqc
Zain dituzu ere Arabako museoak, lurraldeko ondare historiko, artistiko eta naturalaren isla.
Aiarako Kuadrillak haranak mendi-ibiltaritzarako eskaintzen dituen aukerak nabarmentzen ditu. Honako zentro eta museo hauek bisitatzea ere proposatzen du: Artziniegako Museo Etnografikoa, Santxotena Tailer-Museoa, Kexaako Arte Sakratuko Museoa, Manuel Acha Likorearen Museoa eta Aresketamendi Energia Berriztagarrien Parkea.
Gorbeialdeko Kuadrillak eskualdeko ezinbesteko 10 elementuen zerrenda hurbiltzen digu, besteak beste, Gorbeiako Parke Naturala, urtegien 'barne itsasoa', Oroko Santutegia eta Gujuliko ur-jauzia.
Guardia - Arabako Errioxako Kuadrillak bere paisaia eta upeltegietan zehar garamatza bidaian, aipamen berezia eginez bere gastronomiari, ondareari eta ostatuei.
https://www.youtube.com/watch?v=AWk5Az3nb4I
Arabako Lautadako Kuadrillak bisitarien eskura jartzen ditu bere liburuxka eta mapak, ostatuak eta jatetxeak, baita bisita birtualak ere.
https://www.youtube.com/watch?v=GdY36dNlSCU
Euskadi
"Euskadi zain duzu, egongo gara berriz" da Eusko Jaurlaritzaren kanpaina berria. Turismoren sektoreari laguntza eman eta itxaropena hauspotu nahi dio normaltasun berriranzko fasean. Sare sozialetan #EuskadiTurismo eta #VolveremosAVernos traolekin/etiketekin du presentzia.
https://www.youtube.com/watch?v=5SU4H5OtM30
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.