Hileta zibilen zeremoniak egiteko udal aretoei buruzko ohiko galderak
Hileta dela eta, egiten diren hileta, ekitaldi, zeremonia eta omenaldi zibilak burutzeko zein areto eska daitezke?
Honako helbidean ikus ditzakezu Udalaren aretoak.
Beste motako zeremonia zibilak burutu daitezke areto horietan?
Ez, hileta zibilak besterik ez.
Nola kalkulatzen da aretoa erabiltzeagatik ordaindu beharrekoa?
Zenbat egun lehenago egin behar da erreserba?
- Gizarte etxeetan burutzen diren zeremonietarako erreserba, gehienez, 8 egun lehenago egin ahalko da. Hori baino lehenago egin nahi dutenek idatziz eskatu beharko dute, ekitaldia izango den gizarte etxean eman beharko den idazkiaren bidez.
- Goiuri eta Europa aretoen erreserba, gutxienez, 10 egun lehenago egin beharko da.
Nola ordaintzen da aretoaren eskaerari dagokion kopurua?
- Gizarte etxeetan egiten diren zeremonien ordainketa edozein zentrotan zuzenean edo bide elektronikoez egin daiteke, betiere, Internetez erreserba egin duen pertsona berak egiten badu.
- Zeremoniak Goiuri eta Europa jauregietan egiten direnean, berriz, ordainketa Europa jauregiko bulegoan egin beharko da.
Zeremonia egingo den gizarte etxeko ikus-entzunezkoen baliabideak erabili ahalko dira?
Zoritxarrez, zerbitzu hori ez dago erabiltzeko moduan.
Zer gertatuko da sar daitekeen jende kopurua baino jende gehiago sartzen bada?
Sar daitekeen jende kopurua beti errespetatu behar da. Europa jauregian sar daiteke jende gehiena, hots, 450 pertsona. Kopurua gainditzen bada, omenaldia ondoko gelaren batean bideokonferentziaz eskaintzeko aukera dago, erabilgarri badago eta alokairua izapidetu bada.
Hileta zibil bat egin nahi dut udaleko areto batean. Nola eta non egin behar dut eskabidea?
Eskabidea egiteko modua aldatzen da zeremonia egin nahi den tokiaren arabera, hau da, gizarte etxe batean, Goiuri jauregian edo Europa jauregian. Zehaztapen guztiak Hileta Zibilak Gasteizko Udalean tramitean kontsulta ditzakezu.
Zenbat ordaindu behar da udal areto batean hileta zibil bat egiteagatik?
Erreserba egiteagatik zenbat ordaindu behar den hemen dago jasoa: Zergen eta Zuzenbide Publikoko Bestelako Diru-Sarrera Lokalen Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzari Buruzko Ordenantza Orokorra, 7.11 epigrafea.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Página web: Preguntas frecuentes sobre los espacios municipales disponibles para albergar ceremonias de funerales civiles
Azken iruzkina ikusi (Noiz egina: 2014/05/12 10:25:14) | Ikus edukia
Hola. ¿Que permiso debe solicitar una Txaranga o unos Txistularis, o un Coro, si un día cualquiera desea tocar en la calle y que tasa debería abonar ? Los mendigos o artistas decalle, que hacen algún tipo de espectáculo en la calle pagan alguna tasa ?
Imanol 2014/05/09 19:07:53
La realización de actividades en la vía pública está sometida a la correspondiente autorización administrativa y pago de la tasa por Utilización Privativa o Aprovechamiento Especial de los Bienes de Dominio Público . Puede solicitarla mediante un escrito en cualquier oficina de atención ciudadana.
Así mismo, la Ley 4/95 de 10 de noviembre, de espectáculos públicos y actividades recreativas, regula la obligatoriedad de solicitud de licencias para instalaciones eventuales y portátiles.
Por tanto, si se trata de una instalación de este tipo deberá solicitar al Ayuntamiento licencia de actividad y de ocupación de vía pública.
En otro caso, deberá observar la Ordenanza Mucipal reguladora de Ruidos y Vibraciones que, en los artículos 29 y 30 de su Título V Actividades variadas, regula la producción de ruidos en la vía pública y en las zonas de pública convivencia.
Esperamos que esta información le sea de utilidad.
Udala 2014/05/12 10:25:14