Vitoria-Gasteizko Berdintasunerako Zerbitzuak abian jarri zuen gure hirian Emakumeen Etxea sortzeko partaidetza-prozesua. Helburu nagusietakoen artean honako hauek nabarmentzen dira: askotariko emakumeen oinarrizko beharrak eta interes estrategikoak identifikatzea eta Etxearen funtzionamenduaren oinarriak jartzea. Prozesua, ikuspuntu feminista eta intersekzionaletik diseinatua, parte-hartzaileen jabetzerako eta ikasketa kolektiborako esperientzia izateko pentsatua dago.
Dokumentu hau , Emakumeen Etxea sortzeko prozesuaren Talde Eragileak egina, eta Talde Eragile Indartuak berretsia da, pasa den abenduaren 19an. Prozesuaren lehenengo etapan sortutako adostasunak biltzen ditu (2017ko urtarriletik abendura). Prozesu parte-hartzailearen markoak ezartzen duen bezala, Udalak erantzun bat emango du "TEIan zehaztutako akordioak bereganatuz, betiere bideragarriak eta egokiak direnean, onartzen ez diren akordioen inguruko argudioak eskainiz".
Prozesuaren lehenengo fasean zehar, Talde Eragileak hainbat eraikin proposatu ditu, Emakumeen Etxea bertan antolatzeko aproposak direnak. Halere, Udalaren ustez, ez dira bideragarriak. Izan ere, ez dira udalekoak edo bere egoera ez da erabiltzeko modukoa eta birgaitze-lan handiak beharko lituzke.
Bukatzeko, 2018ko ekainean, Talde Eragileak onartu zuen Emakumeen Etxea Etxanobe jauregian (Santa Maria kalea, 11) irekitzea, irisgarritasuna hobetzeko lanak behin eginak, 179.069 eurotan, BEZ-a barne.
Egun, Talde Eragilea osatzen duten erakundeek eta Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuak Etxearen kudeaketa partekatua bere gain hartuko duen Erakundeko Hitzarmena egiten ari dira.
Emakume afrikarren ahotsak proiektua Gasteizen Emakumeen Etxea sortzeko prozesuan kokatzen da. Medicusmundi Araba(Beste leiho batean irekiko da) eta Manuel Iradier Elkarte Afrikanista(Beste leiho batean irekiko da) aurkeztu zuten proiektu hori Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programara.
Tejiendo redes / Sareak josten jardunaldia: Lau ordu eta erdiko iraupena eduki zuen jardunaldi trinko horrek, eta hauek lortu genituen:
Talde Eragile Indartua (TEI)
Talde Eragile Indartuaren lehenengo saioa. Egitura honek Talde Eragilearekin eztabaidatzeko eta hitz egiteko gaitasuna dauka, eta talde feministetako, berdintasunaren alde lan egiten duten eta irabazi-asmorik ez duten emakumeen elkarteetako eta genero-ikuspuntu markatuarekin lan egiten duten elkarte mistoetako emakumeek osatuko dute, bai eta udaleko talde politikoek ere, edota berdintasunean eta feminismoetakontzientzia eta eskarmentua duten emakume norbanakoek. Lehenengo saioan, Talde Eragileak hartu dituen erabakiak aberastu ditu, eta dokumentu batean jaso.
Talde Eragile Indartuko (TEI)
Talde Eragile Indartuaren bigarren saioa. Saio honetan parte hartu duten hainbat erakundetako emakumeek eta emakume indibidualek berretsi dute Gasteizko Emakumeen Etxea sortzeko oinarrizko dokumentua. Oro har, adostasun handia erakutsi dute, nahiz eta egon badauden puntu batzuk zehaztasun edo eztabaida gehiago eskatzen dutenak.
4. fasea - Parte hartzeko prozesuaren amaieraren ospakizuna. (2017ko abendua)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.