Bekak eta lan-praktikak edo prestakuntza praktikak

"Murgil zaitez OMIJen" programaren Solasaldi zikloari jarraipena emateko, maiatzaren 13an, laugarren topaketa egin zen Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (Espainia plazan). Oraingoan, gazteek heuren ikasketekin zerikusia duten lan-praktikak edota prestakuntza praktikak egiteko duten hainbat aukera aztertzea zen helburua.

Topaketa honetan, "Bekak eta lan-praktikak edo prestakuntza praktikak", 4 gazte izan genituen aurkezle eta bakoitzak bere lan-praktikaren egonaldiaren esperientzia azaldu zien bertaratu zirenei. Bukatzeko, eta aurreko informazioa borobiltzeko, Novia Salcedo Fundazioaren langile batek heuren lanaren ardatzak azaldu zituen. Esan beharra dago, Fundazioaren helbururik garrantzitsuenetariko bat hauxe dela: gazteek lan-merkatuan integratzeko egin behar duten bidean laguntzea.

Hasteko, hitza gazteei eman zitzaien eta, lehenengoa Miren izan zen. Mirenek azaldu zuen nola lortu zuen Lehen Aukera beka bat bere Unibertsitarean bitartez, bera Historia Gradua ikasten ari zen bitartean. Aukera hori ezagutu nahi duten gazteentzat eta, batez ere, zeintzu diren eman beharreko pausuak jakiteko, Mirenek bere aurkezpen dokumentua utzi zigun.

Bere azalpena bukatzeko gauza garrantzitsu bat argitu zigun Mirenek. Lehen Aukera bekak aldatu egin dira eta, egun, eskatzailearen tituluarekin zerikusi zuzena duten enpresetan lan-praktikak egiteko programa bihurtu dira.

Bigarren txanda Asierrena izan zen, Itzulpengintza eta Interpretazioa Graduko ikaslea. Berak, lan-praktika aldia egin zuen bertako enpresa txiki batean, itzulpengintzan aritzen den batean, hain zuzen. Santander Beka programari esker lortu zuen, eta azaldu zuen lez, beka horrek Santander Bankuak, CRUE eta ikastetxeak (UPV/EHU bere kasuan) sinatu duten akordioan oinarritzen da. Asierrek beka hori lortzeko eman zituen pausuak ezagutzeko ikus ezazue bere azalpena egiteko aurkeztu zuen dokumentua .

Asierrek bukatu ondoren Aitorri heldu zitzaion txanda. Berak bere Arkitekturako ikasketak bukatuta zeuzkan Gasteizko Udalak antolatzen duen Ocupa't programan parte hartzea erabaki zuenean. Azaldu zuenez, programa horren orientatzaileari esker eta, gerotxuago, SEAri (Arabako Enpresarien Sindikatuari) esker eta, batez ere, bere ekimen pertsonalari esker, hiriko arkitektura estudio batean bi lan-praktika aldiak egitea lortu zuen. Aitorrek bere lan-praktiken akordioa sinatu arte egin zituen bilaketa pertsonalaren pausuak ikustea gomendatzen dizuegu.

Laugarren aurkezleak, Nereak, Política Zientzietan graduatuak, azaldu zigun nola Interneten ezagutu zuen ordaindu gabeko lan-praktika aldia egiteko aukera zuela Estatu Batuetako Greenpeacen. Elkarte horren informazioa erabat nahi gabe aurkitu zuela horrela azaldu zigun, "cacharreando en Youtube vi varios videos de Greenpeace y, de repente, un video invitando a trabajar en sus oficinas de Washington. Yo me dije: ¡me voy a salvar ballenas!". Hara heldu harte emandako pausuen laburpena bere aurkezpenean aurki ditzakezue..

Azkenik, Josuk, Novia Salcedo Fundazioaren izenean, aurrean zituen gazteei Fundazioak gazteen lan-integrazioa lortzeko kudeatzen dituen programak azaldu zizkien, eta horrez gain, heuren web gunean(Beste leiho batean irekiko da) aurki daitezkeen beste hainbat informazio eta aholkularitza zerbitzuen berri ere aurkeztu zituen.

Fundazioaren lan-praktika programa Euskadi Erkidegoko 32 urte arteko gazte tituladunentzat zuzentzen da.

Lan-praktika horietan parte hartzeko bi sarbide eskaintzen dira. Batetik, gazteak berak Fundazioaren web gunean eman dezake izena eta, horrela, bertan eskaintzen diren lan-praktiketarako hautatze prosezuan parte hartzea eska dezake; edo, bestetik, aldez aurretik lan-praktikak egiteko enpresaren batekin ados jarri bada, Fundazioarekin jarri daiteke harremanetan eta heurek arduratuko dira enpresaren bitartekaritzaz eta lan-praktikak egiteko akordioaz. Edozein kasutan, gaztea Novia Salcedo Fundazioaren bekarioa izango da eta, horri esker, ordaindutako lan-praktikak enpresa batean egingo ditu.

Argi utzi behar da Novia Salcedo Fundazioak, nahiz eta Bilbon egon, Erkidego osoko gazteei eta enpresei ematen diela zerbitzua, baita gertu dauzkagun beste hainbat hiri eta herriei ere, hala nola, Miranda de Ebro eta Castro Urdiales.

Bisita ezazue Fundazioaren web gunea heuren zerbitzu guztiak(Beste leiho batean irekiko da) ezagutu ahal izateko eta Josuk erabili zuen laburpen dokumentua bekak eta lan-praktikak lortzeko egungo panorama zabala ezagutzeko.

Bukatzeko, topaketan hartutako hainbat esaldi eta gomendio azpimarratu nahi ditugu:

  1. Mirenek: "en la empresa me trataron como a una más del equipo y me asignaron tareas de responsabilidad, además de acompañarme y enseñarme lo fundamental en todo momento"
  2. Asierrek: "es importante mantener tu CV actualizado en la aplicación G.A.U.R. de la UPV/EHU, porque es ahí donde te van a conocer las empresas" eta "recomiendo a todo el mundo hacer prácticas en empresas, aunque sean sin remuneración, porque aprendes mucho, tomas contacto con las tareas para las que has estudiado y eso te va a mostrar si has acertado o no en tu elección..."
  3. Aitorrek: "para estudiantes de titulaciones como Arquitectura es muy útil confeccionar un portfolio con los trabajos que has ido realizando en la carrera porque te van a ayudar a darte a conocer en las empresas cuando entregas tu CV" eta "cuando contactas con empresas directamente, conviene hacerlo primero por email y, en un segundo paso, llevar tu CV y portfolio en persona"
  4. Nereak: "para entidades como Greenpeace la experiencia previa en ONG o voluntariados es tan importante como la experiencia en temas medioambientales" eta "a la hora de ser seleccionada para un proyecto de estas características, la carta de motivación es fundamental"
  5. Josuk, Novia Salcedo Fundazioaren izenean: "el seguimiento posterior al período de prácticas nos dice que un 58-60% termina con un contrato laboral" eta "estas prácticas remuneradas, conllevan la cotización a la Seguridad Social y, por lo tanto, se reflejan en la vida laboral, sin embargo, no generan el derecho a la prestación de desempleo".

laguntzaileak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: