Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Armentiako parkea

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Armentiako parkea

Aurkezpena | Nola iritsi | Planoa eta airetiko ikuspegiak | Gomendatutako ibilbideak | Landaredia eta fauna | Interes tokiak | Egokitze lanak

Armentia

Aurreko hamarkadetako suteek eta gehiegizko ustiapenak oso egoera larrian utzi zuten Armentiako basoa. 1974an Arabako Foru Aldundiak (lurren jabea) lehen oneratze lanak egin zituen erkameztian, eta basoa soilduta zegoen aldeetan, parke botanikoa sortzeari ekin zion. Parke horretan bertako zein kanpoko espezieak sartu ziren. Garai hartan landatu ziren astigarrak, otsalizarrak, nekostak, eta beste hainbat espezie.

90eko hamarkadaren erdialdean basoaren degradazioaren seinale ugari ikus zitekeen, hala nola zabor piloak, txangozaleek egindako suen arrastoak, bide eta bidexka gehiegi, eta higatutako eta putzuz betetako gune asko. Basoak zuen mehatxurik hadiena bisitari gehiegiren eta, batik bat, ibilgailu gehiegiren joan-etorriak ziren. Berezko erkameztian gaizki eratutako erkametz ondo ugari zegoen; gehienak zuhaixkak ziren, eta ongi hazitako zuhaitzak, gutxi.

Parkea Eraztun Berdea osatzen duen sarean sartu ondoren, lehen jarduketak bide sarea berriz egituratzeko egin ziren. Bide nagusiak finkatu ziren, eta gainerakoak itxi. Gainera, bidezidor sare bat egokitu zen, oinez, bizikletaz zein zaldiz ibiltzeko. Narriatuta zeuden aldeak -hala nola zaborguneak, toki higatuak eta urertzak- leheneratu egin ziren. Era berean, aparkalekuak jarri ziren parkeko sarrera nagusietan, eta egonaldiak egiteko guneak prestatu ziren.

Zuhaitzak mantentzeko lanak funtsezkoak izan dira Armentiako parkeak egun duen kontserbazio egoera osasuntsuan, eta aurrerantzean ere ezinbestekoak izango dira.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.