Udal Erregistroa

Kokapena

Herritarrei laguntzeko bulego guztiek dihardute Udal Erregistro gisa. Beraz, horietako edozeinetan aurkeztu ahal dira Udalari zuzendutako idazkiak eta agiriak. Salbuespena: Udal lehiaketekin lotutako agiriak San Martineko bulegoan aurkez daitezke bakarrik.

Erregistro elektronikoa

Udalaren web-gunetik sar daiteke Gasteizko Udalaren erregistro elektronikora. Erabili ahal izateko, ziurtagiri digitala duen txartela behar da.

Lotura Udal Erregistroari buruzko ohiko galderak

Informazio gehiago

Udalean entregatzen diren idazki eta komunikazioak ofizialki jasota uztea da erregistratzea, bai eta Udalak beste organo publiko batzuei edo partikularrei bidaltzen dizkienak ere. Agiriei zenbaki bat esleitu eta sarrera zein irteera-data zein diren zehazten da.

Agiriak Udalean entregatu eta erregistratu ondoren, administrazio dosierra abiarazten da, hau da, Udalak jarduera segida antolatu bat abiarazten du gai hori ebazteko.

Udalari faxez, posta elektronikoz edo Herritarren Postontziaren bidez bidalitako idazkiek ez dute administrazio dosierrik abiarazten, ez baitira erregistratzen.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: