Herritarrei laguntzeko bulegoei, 010 telefonoari eta online arretari buruzko ohiko galderak

Zenbat balio du 010 telefonora deitzeak?
Telefonia operadorearekin kontratatuta duzun tarifaren araberakoa izango da deiaren prezioa. Zerbitzuarengatik ez da inolako kosturik gehitzen.
Badut ziurtagiririk eskatzerik 010 telefonoaren bitartez?
Ez. Erregistro elektronikoaren bitartez eskatu behar duzu, edo idazki bat aurkeztu herritarrei laguntzeko bulego batean.
Enpresa edo negozio pribatu baten telefonoa eskatzeko deitzen badut 010era, emango didate?
Ez. 010 telefonoak bakarrik Udalari berari buruzko argibideak eskaintzen ditu, eta Gasteizen kokatutako erakunde publikoei buruzkoak.
San Antonio Kaleko herritarrei laguntzeko bulegoan eta auzoetako bulegoetan izapide berak egin ditzaket?
Bai. Herritarrei laguntzeko bulego guztietan egin daitezke udal izapideak, eta inprimakiak jaso zein beste erakunde batzuei eta hiriko jarduerei buruzko informazioa eskuratu.
Herritarrei laguntzeko bulegoetan txartelaz ordain daiteke?
Bai. Izan ere, herritarrei laguntzeko bulegoetan txartelaz baino ezin da ordaindu. Ezin duzu eskudirutan ordaindu.
16 urte ditut. Udalean izapide bat egin nahi badut gurasoek lagundu behar didate?
16 urte beteak badituzu, Udalean izapide batzuk egiteko ez da beharrezkoa zure ardura duen pertsona heldu batek laguntzea, ez eta haren baimena aurkeztea ere.
Esate baterako, izapide hauek egin ditzakezu: herritarren udal txartela, hiri garraiorako ikasle txartela, nazioarteko ikasle txartela eta gazteentzako aterpetxeen nazioarteko txartela eskatu, eta gizarte etxe eta kirol instalazioetako jardueretarako izena eman eta abar.
Niri buruzko zein datu ditu Udalak?
Informazio hori ezagutu nahi baduzu, udal fitxategietan jasotako datu pertsonalak ikusteko eskubideaz balia zaitezke. Eskabide-orria aurkeztu beharko duzu herritarrei laguntzeko bulego batean, zure nortasun agiriaren jatorrizkoarekin batera.
Datuak aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertzeko eskubideez ere balia zaitezke.
Non emango didate Udalak egiten dituen lehiaketa publikoei buruzko informazioa?
Gasteizko Udalaren lehiaketak eta kontratuak Udalaren web-gunean argitaratzen dira, kontratatzailearen profila atalean.
Udal enpresen lehiaketak eta kontratuak kontsultatzeko esteka ere aurkituko duzu bertan.
Aspaldiko lagun batekin harremanetan jarri nahi dut, ez baitut haren arrastorik. Udalak haren berri izateko daturik emango lidake?
Udalak ezin dizu beste pertsona batzuei buruzko daturik eman, datu pertsonalak babestearen alorrean indarrean dagoen araudiari jarraiki.
Nire aitona-amonak Araban jaio zirela egiaztatzen duen agiriren bat behar dut. Non eska dezaket?
Jaiotegunaren arabera, leku hauetako batera jo behar duzu:
- 1870. urtera arte jaiotakoentzat, Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibora(Beste leiho batean irekiko da).
- 1870. urtearen ondoren jaiotakoentzat, Erregistro Zibilera(Beste leiho batean irekiko da).
Udalak lehen nire etxean bizi izandako pertsona batentzako gutunak bidaltzen jarraitzen du. Zer egin behar dut gehiagotan ez bidaltzeko?
Gutunen jasotzaileak jakinarazi behar dio Udalari non jaso nahi duen udal posta.
Pertsona horrekin harremanik ez baduzu, edo ezagutzen ez baduzu, atarian egon ohi den postariaren postontzian sar dezakezu gutuna.
Udalean lan egin nahi dut. Badut curriculum vitae-a bidaltzerik?
Gasteizko Udalak aldi baterako kontratazio zerrenden bitartez kontratatzen ditu langileak. Zerrendak hautatze prozesuen bitartez osatzen dira, zeinak Udalaren web-orrian argitaratzen baitira.
Nahi baduzu, informazio buletin elektronikora harpidetu zaitezke hautatze prozesu horien berri izateko. Posta elektronikoz eskatu behar duzu, izen-deiturak eta NAN zenbakia zehaztuta, helbide hauetako batera:
- seleccpersonal02@vitoria-gasteiz.org
- seleccpersonal03@vitoria-gasteiz.org
Non kontsulta ditzaket udal ordenantzak?
Udalaren web-guneak badu udal araudiak izeneko atala, eta bertan era guztietako udal araudiak aurkitu ahalko dituzu, indarrean daudenak zein ez, bai eta jendaurreko erakustaldian daudenak ere.
Nola eskura dezaket udal batzorde baten akta?
Udalaren web-guneko udal jarduna atalean kontsulta daitezke aktak, behin batzordearen hurrengo bilkura batean onetsi ondoren. Atal horretan ageri den egutegia balia dezakezu interesatzen zaizun bileraren eguna topatzeko. Akta prest badago, Akta erabilgarri dago esaldia dioen esteka aurkituko duzu.
Esan didate nire izena aldizkari ofizial batean agertu dela, Udalarekin lotutako zerbaitengatik. Nola jakin dezaket zeri buruzkoa den?
Gasteizko Udaleko iragarki taula digitala#>-- kontsultatu ahal duzu.
Udalera bisitan joan nahi dut. Zer egin behar dut?
Taldeentzako bisitak antolatu ohi dira: ikastetxeak, adinekoak eta antzekoak. Eskatzeko idazki bat aurkeztu behar da (eskabide-orria) herritarrei laguntzeko bulegoetako batean, bisita egin nahi den eguna eta ordua (gutxi gorabehera) zehaztuz. Jaso ondoren, eskabidea betetzerik dagoen jakinaraziko dizute.
Zer egin behar dut alkatearekin edo Udalbatzako kide batekin hitz egiteko?
Udalbatzako kide batekin hitz egiteko eskatzeko idazki bat aurkeztu behar duzu (eskabide-orrria) herritarrei laguntzeko bulegoetako batean, elkarrizketaren zergatiak azalduz, eta ondoren, aztertu egingo da

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: