Establezimendu publikoak ixteko ordutegia bi ordu luzatuko da Aste Santu, San Prudentzio, Santiago, Andre Maria Zuriaren jai eta Gabonetan

2025eko apirilaren 4an argitaratua

2025eko apirilaren 4ko dekretuaren bidez, Gasteizko Udalak xedatu du onestea Gasteizko udalerriaren barruan ostalaritza establezimenduak zein dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak ixteko ordutegia bi ordu luzatzea, egutegi honetan aipatutako egunetan:

  • Aste Santuan: apirilaren 17tik apirilaren 21era (biak barne).
  • San Prudentzio, Santiago eta Andre Maria Zuriaren jaietan: apirilaren 27an, uztailaren 24an, eta abuztuaren 4tik 9ra (biak barne)
  • Eguberrietan: abenduaren 15etik 2026ko urtarrilaren 6ra (biak barne)

Ordutegiaren luzapen hau ezin zaie joko-establezimenduei aplikatu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.