Next Generation EU – Ikastetxe publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko plaza berrien azpiegitura-gastuak finantzatzea

7 palanka

Deskribapena

Jarduera honen bidez, laguntzak ematen zaizkie Haur Eskolen titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Haurreskolak Partzuergoarekin hitzartutako udalei laguntzak emateko deialdia egiten da, Haur Hezkuntzako lehen zikloan sortutako titulartasun publikoko plaza bierren azpiegitura-gastuak finantzatzeko. Plaza horiek 2021eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean sortu ziren, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren esparruan.

Haur Hezkuntzako Lehen Zikloan titulartasun publikoko plaza berriak sustatzea, batez ere 1 eta 2 urteko haurrentzat.

Proiektuaren datuak

Hemen kokatzen da proiektu hau: 7. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): “Hezkuntza eta ezagutza, etengabeko prestakuntza eta gaitasunen garapena” | 21. osagarria(Beste leiho batean irekiko da): "Hezkuntza-sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urte bitarteko hezkuntza goiztiarra barne".

Inbertsioa, eurotan: 49.185,79 (BEZa barne)

Onetsitako laguntza, eurotan: 49.185,79 (BEZa barne)

Eragile inplikatuak: Gasteizko Udala

Esku-hartzeak barne hartuko dituen zonalde edo auzoak: Lakuabizkarra, Lakua-Arriaga

Kolektibo onuraduna: Herritarrak oro har

Ukitzen dituen Garapen Iraunkorreko Helburuak: 3, 4, 5 eta 10

Jarduketak

Jarduketa bakarra: bi haur-eskolatan (Lakuabizkarra eta Landaberde) 1-2 urteko plazak sortzea, honako kontratu hauekin.

Gelak 0-1 urte bitartekoentzat esgokitzeko lanak, Landaberde Hh-n

Gelak 0-1 urte bitartekoentzat egokitzeko lanak Lakuabizkarra HH-n

Informazio osagarria

Udalerriei 2021eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean sortu zireneko Haur Hezkuntzako lehen zikloan sortutako titulartasun publikoko plaza berrien azpiegitura-gastuak finantzatzeko laguntzak emateko programaren deialdia egiteko ebazpena eman aurretik argitaratutako kontratazio-dosierrei buruzko informazioa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta ebazpen horren bidez Europako Next Generation EU funtsen finantzaketa dutenak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.