Gauekoak Amaiera jaialdia

Noiz
Eguna: 2020/12/19, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 23:00
Deskribapena

Egitarauaren hasieran bezala, kontzertu bat proposatzen dugu denboraldia amaitzeko. Bertoko bi taldek emango dute kontzertua: Arima eta ni hil.

Arima behar emozionalak eta sentimentalak modu ezberdin batean azaleratzeko helburuarekin sortu zen proiektua 2018. urtean. Melodia sentimental eta etereoek, kitarra distortsionatuekin nahastuz bidaia pertsonal eta berezi batera gonbidatzen zaituzte. Arimaren kontzertu bat txirrista baten modukoa da; berezia, pertsonala eta sentimentala. 2019.urtean “Metamorphosis” EP-a aurkezten aritu ginen Euskal Herri zehar hainbat kontzertu eginez. Diskoa Karlos Osinaga “Txap”-ekin grabatu zuten Bonberenea ekintzetako estudioetan.

Ni hil paisaia musikal dentso eta errepikakorrak, eta ahots lirikoak kontrajartzen dituen gasteiztar musika taldea da. Kanta geldoek, kitarra zaratsuek eta baxu burrunbatsuak taldearen oinarri iluneko soinuari lagundu egiten diote.

  • Sarrera gonbidapenarekin eta aurrez esleitutako lekua(laster hemendik).
  • Jimmy Jazz
  • Abenduak 19, larunbata.
  • 20:00
  • info + Gauekoak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: