Landa-eremuko etxebizitzei zuzendutako informazio-kanpaina

2020ko irailaren 9an

AMVISAk informazio gutunak bidali ditu, udan kontsumoak gehiegi handitzea gerta daiteke eta.

Eguraldi ona etortzearekin bat, gerta daitekeena da ur kontsumoak gehiegi handitzea, urteko gainerako zatietan ohikoak ez diren erabilerengatik. Jarduera ludikoak eta aisiakoak ugaritzea, baratzeak eta berdeguneak ureztatzea, igerilekuak instalatzea eta mangera gehiegi erabiltzea mehatxua dira uraren kontsumo arduratsurako.

Ura xahutzeko arriskuak bi etxebizitza motari eragiten die bereziki: landa inguruneetako populazio guneetan daudenak eta familiabakarrekoak, horiek, askotan, herri txikietan egoten direlarik. 2019ko datuen arabera, AMVISAk hornitzen duen landa inguruneko batez besteko ur kontsumoa 357 litrokoa izan zen etxeko eta eguneko, hiriguneko kontsumoa baino %50 gehiago, eta %150era iristen da udako hilabeteei erreparatzen badiegu.

Horregatik, AMVISA informazio gutunak bidaltzen hasi da, landa ingurunean etxea izanik, eguneko 400 litro baino gehiago kontsumitzen duten abonatuei, eta aholku praktikoak eman dizkie ur instalazioan egon daitezkeen arazoak atzemateko eta konpontzeko, eta ahal dela udako kontsumo neurrigabea murrizteko. Iaz antzeko informazio kanpaina bat egin zen hiriko familiabakarreko etxeei zuzenduta, eta, aurten, AMVISAk landa inguruneari jarri dio arreta, izan ere, ingurumen alderdiez gain, argudio teknikoak daude kontsumoak kontrolatzeko premiaren inguruan, udalerri horiek arriskuan ikusi dezaketelako jasotzen duten zerbitzuaren kalitatea, hornikuntza sistemak dimentsionatzeko erabili zirenak baino askoz ur hornidura handiagoak eskatzen dituztelako.

Gogoan izan, udan:

  • Mugatu ureztapena behar-beharrezkoa denera, sistema efizienteak erabiliz.
  • Saihestu mangera neurririk gabe erabiltzea jolasetan, eta patioak edo ibilgailuak garbitzean.
  • Mantendu egoki ur kontsumoaren instalazioak, esaterako, ureztatze sistemak edo igerilekua. Kasu horretan, doitu ur berritzea araudiak markatzen duen minimora.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.