COVID-19: uren kontrolerako alerta sare estatala sortu dute

2020ko irailaren 9an

Krispiñako araztegia uren kontrolerako sare estatalean laginak hartzeko guneetako bat da; sarea sortu da COVID-19aren hedapenaren alerta goiztiarraren adierazle epidemiologiko moduan.

Xedea izanik osasun agintariei ohartaraztea gaixotasunaren hedapenari buruz, sareak hiri ur zikinen 30 araztegi kontrolatzen ditu guztira estatuko lurraldean, eta beste hamar bainu gune barrualdeko zonetan, horien artean egonik Uribarri Ganboako urtegia, Burgun.

Proiektuaren helburua da infektatutako pertsonak dauden identifikatzea, araztegi sarrerako uretan SARS-CoV-2aren RNA zatien presentzia analizatuz. Gainera, 5 astean behin, araztegiko irteeran, tratatutako uraren lagin bat ere gehitzen da, egiaztatzeko birusaren hondarrik dagoen eta arazteko prozesuan zer portaera duen ikusteko. Asteroko laginak uztailaren 20an hasi ziren hartzen.

Sareko araztegiak hautatzeko kontuan hartu diren irizpideak dira udalerrien arteko mugikortasuna eta interkonexioa, turista kopuru handia egotea, gaixotasuna azkar hedatzeko joera duten udalerriak izatea, gaixotasunaren inpaktua edo klimatologia.

Proiektua Trantsizio Ekologikorako Ministerioak eta Osasun Ministerioak garatu dute, eta parte hartu dute, baita ere, Ikerketa Zientifikoen Goi mailako Kontseiluak (Zientzia Ministerioa), Obra Publikoen Azterketa eta Esperimentazio Zentroak (CEDEX) eta erkidego autonomoek (Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, URA eta sarea kudeatzen duten erakundeak). Asmoa da datuak trukatzeko plataforma bat sortzea, osasun agintariek erabiltzeko, zeinean Europan zein erkidegoetan garatutako antzeko proiektu eta azterketetan lortzen diren emaitzak integratuko baitira.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.