'Desataduras' erakusketa Nerea Lekuonaren eskutik Montehermoson

Noiz
Hasiera eguna: 2020/09/11, hasiera ordua: 20:00, amaiera eguna: 2020/11/15, amaiera ordua: 14:00
Deskribapena

desataduras

Argazkia: Jorge Salvador

Proiektu Artistikoen 2019ko deialdiaren barruan aukeratutako proiektua

Erakusketaren irekiera

Irailaren 11n, 20:00etan. Sormen prozesuaren azalpena artistaren eskutik.

Erakusketa: “Desataduras”. Nerea Lekuona

2020ko irailaren 11tik azaroaren 15era arte

Testua: Arturo / fito Rodríguez

Gaur egun, trantsizioaz aritzea gehiago da politikaz aritzea, historiaz baino. “Trantsizio” deitutakoarekin lotuta egon den imajinarioak –ezarpen sinbolikoko erregimen (trantsitokrazia) bihurtzeraino berarekin lotua egon denak– euste-mekanismo gisa funtzionatzen jarraitzen du, eta erakusketa honetan desegiteko material gisa aurkezten da, arte garaikideko tresnen bitartez aska daitekeen korapilo gisa (irudi-, hitz, esaldi- eta soinu-korapiloa).

Nerea Lekuonaren lanak ez du garai hori epaitu edo berrikusi nahi; aitzitik, harremanak ezarri nahi ditu paketatze ofizialaren eta subjektibotasun berriak ekar ditzaketen bokazio estetikoko edo fikziozkoko proposamenen artean. Imajinario politikoen eta sozialen eraikuntza aztertzea du xede, kultura- eta ikus-ekoizpena zentzuaren sorreran eragiten duen elementu gisa txertatzeko, eta ez elementu pasibo gisa. Trantsizioaren inguruan ospakizun- eta amnesia-ikuspegia nagusitu da, eta horri buruzko ikuspegi kritikoa eskaini nahi da batez ere, hartara, pentsamoldeak, memoriak, borondateak, desioak eta emantzipatzeko proiektu kolektiboak ere aska daitezen.

Ibilbidea penintsula-artxipelago batetik abiatzen da, eta kolore urdina da bertatik ihes egiteko modu bakarra; diktadura zeharkatzen du edo, hobeto esanda, diktadurak isla edo itzal gisa nola zeharkatzen gaituen ikusten dugu. Behin eta berriz errepikatzen diren esaldietatik eta itzulinguru historikoetatik pasatzen da; promes politikoak azaltzen ditu eta agirian utzi amaierarik gabeko erroiluak bailiran (“promes egin dezaket”). Eta agintarien ahotsari aurre egiten dio (“kalea nirea da), amaieran “demokraziara” iristeko, zein proiektatutako irudi distortsionatuen bidez bakarrik uler daiteken.

"Dena lotuta dago, ondo lotuta". Beti da askatzen hasteko unea.

pdf Aretoko orria

Nerea Lekuonaren biografia

Diseinu, zinema eta bideoaren arloko prestakuntzaren osagarri, lantegi eta ikastaroak egin ditu hainbat artistarekin: Esther Ferrer, Isidoro Valcárcel Medina, Daniel Canogar, Miguel Trillo eta Luis de la Alas, besteak beste.

Amarika Proiektua (2008-2011). Arabako Foru Aldundiaren erakusketa-espazioen kudeaketa alternatiboko esperientzia.

“Plusmarca Euskadi” (2014) Montehermoso Kulturunean.

“Praxis” programa (2016). Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoa.

“Procesos” (2016) Dados Negros, Holografia eta Arte zentroa.

Bitamine Faktoriaren EAS-RIO beka (2018), Rio de Janeiroko Capacete artisten egoitza.

Artiumek kudeatutako “Itineracciones” deialdia (2018), Bajo el agua lana.

“APEIRON” Euskal bideo-artearen erakustaldia. Uruguaiko Montevideoko II. Festival Cervantino jaialdia (2018).

”Artbanchel 2018”, Madril, In June we trust lanarekin.

Horretaz gain, Bilboko Guggenheim museoko hainbat hezkuntza-programatan irakasle aritzen da 2018az geroztik. Gaur egun, Gasteizko arte garaikideari eskainitako Zas Kultur Espazio independentearen edukiak eta programak kudeatzen laguntzen du, baita Euskadiko eta Nafarroako artista hasi berrien "Inmersiones" urteko kongresuan ere.

Tokia eta ordutegia

Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 – 20:00
Igandeetan eta jaiegunetan: 11:00 – 14:00

Montehermoso Kulturuneko Lehen solairuan. Sarrera doan

Informazio gehiago

Montehermoso Kulturunea(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: