Faktoria berdeak - Animalien Babeserako Zentroa
Animalien Babeserako Udal Zentroaren instalazioetan egingo litzateke jarduera. Zentroan betetzen diren funtzioen xehetasunei buruzko bideoa ikusi ondoren, bisita gidatua egingo litzateke bertako txoko guztiak ezagutzeko eta, bitartean, taldeko kideen galderei eta zalantzei erantzuteko.
Bere garaian egindako bideoak ikusteko berariaz prestatutako areto txiki bat dago. Izan ere, zentroko jardueren nondik norakoak ezagutzera ematea eta animalien babesean eta adopzio arduratsuan oinarritutako kontzeptuekiko loturak uneoro nabarmentzea izan ziren bideoen helburuak.
Bisitarako egunak eta ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 10:30etik 14:00etara, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
11:00etatik 12:30era.
Bisitaldiaren iraupena
Ordu eta erdi.
Gehienezko bisitari kopurua: 15 pertsona taldeko, bideo-gela txikia baita; gainera, talde handiagoak kontrolpean izateko nekeza gerta daiteke, eta ez oso segurua.
Hizkuntzak: gaztelaniaz eta euskaraz; ingelesez ere egin liteke
Nola iritsi
102 errepide nazionala, Eskibelerako norabidean
Harremanetarako
- Telefonoa: +34 945161926
- Posta elektronikoa: greencapital@vitoria-gasteiz.org
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.