Emakumeen Etxearen printzipioak prozesu parte hartzailean adostutako akordio markoan oinarrituta daude (2017ko abendua):
Gasteizko Genero Berdintasunerako IV. Planak, "Ahalduntze Feminista" ildo estrategikoan, Gasteizko Emakumeen Etxea abian jartzea jasotzen du. Inplikatutako hainbat elkarte eta emakumerekin lankidetzan eta partaidetza prozesu baten bidez, hasierako proposamen bat adostu zen proiektua abiarazteko.
Emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa bultzatzea zuen helburu; hausnarketarako, prestakuntzarako, parte-hartzerako eta eraginerako espazio eta prozesu feministak bultzatu eta sendotzea.
Hala, Sorginenea-Zure Etxe Feministak 2019an ireki zituen ateak. Gasteizko mugimendu feministaren aldarrikapen historiko bati erantzuna eman nahirik, berariazko eskaerak kudeatzeko eta ahalduntzeko espazio bat. Etxeak ateak ireki zituenetik, horretarako berariaz sortutako Sorginenea elkarteak Udalarekin batera kudeatu zuen proiektua, lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Hala ere, 2021etik aurrera, Sorgineneak uko egin zion proiektuaren kudeaketari, hausnarketa prozesu bati ekiteko. Horregatik, Gasteizko Udalak, Berdintasun Zerbitzuaren bidez, bere gain hartu zuen Emakumeen Etxearen kudeaketa.
EKIN! Gasteizko Genero Berdintasunerako V. Planak (2023-2030), Emakumeen Etxea sendotzeko lan-ildoak jasotzen ditu.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.