Martxoaren 8aren hiribideko (lehengo Joan Karlos I.aren hiribidea) bizilagunentzako informazio interesgarria

2020ko uztailaren 31n

Joan Karlos I.aren hiribidearen izenaren aldaketak —Martxoaren 8aren hiribidea izango baita aurrerantzean— zalantzak sortu dizkie kale horretako bizilagunei. Hona, bada, argibideak:

Izen zaharra ageri den dokumentu ofizialen balioari dagokienez

Izen zaharra ageri den dokumentu ofizial guztiek —eskriturak, kontratuak eta abar— erabateko balioa izaten jarraituko dute, datu hori eguneratzeko beharrik gabe. Titulartasun-aldaketaren bat egokitzen delarik egin behar da izen-aldaketa, edo agiria —etxebizitzaren salerosketa, alokairu berria, herentziaren tramiteak, eskritura berriak...— eguneratzen delarik. Kasu horietan, jaulkitzen den dokumentu berrian eguneratuta jaso beharko da helbidea.

Gainera, egiaztapen-dokumentu ofizial guztiek ere —nortasun-agiria, pasaportea edo gidabaimena— erabateko balioa izango dute, iraungitze-datara bitartean, nahiz eta betebehar orokorra den datuak eguneratuta edukitzea. Gomendagarria da, bada, nortasun-agiria edo gidabaimena eguneratzea. Nortasun-agirian nahiz gidabaimenean helbidea aldatzeko tramitea doakoa da.

Erakundeek eguneratzeko prozedurari dagokionez

Alkateak sinatzen du izena aldatzeko dekretua, eta, ondoren, Udaleko Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Sailetik jakinarazten zaie aldaketa hori sail eta erakundeei, jakinaren gainean egon daitezen.

  • Udalaren barruan, gainerako sail eta zerbitzuei jakinarazten zaie —Udaltzaingoa, Zerga Kudeaketa, Errolda, Suteen Prebentzioa eta Itzaltzea, Kartografia eta abar—, beren datu-baseak eguneratu ditzaten.
  • Orobat ematen zaie aldaketaren berri hainbat erakunderi, hala nola Arabako Foru Aldundiari —Udal Zerga eta Katastro Zerbitzua—, AMVISAri, Estatistika Institutu Nazionalari, Postari, EUSTATi, Jabetzaren Erregistroari eta abar.

Ez zaie komunikatzen aldaketa zerbitzuak —telefonia, elektrizitatea, gasa eta abar— hornitzen dituzten enpresei, baina komunzki enpresa horiek ere eguneratu egiten dituzte beren datu-baseak. Nolanahi ere, posta-zerbitzua jakinaren gainean egongo da, bidalketak egiteko orduan.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: