Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Adopzio arduratsua, eta animalien eta pertsonen arteko bizikidetza eta osasuna
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza
Deskribapena
Udalerriko eskola-zentroetako ikasleak maskoten eskubideei eta errespetuari buruz sustatu eta sentsibilizatzea helburu duen jarduera da, haien ongizate-egoera hobetzea eta animalia horien babes-maila handitzea.
Animalien jabetza arduratsuari buruzko hitzaldi informatiboan datza: maskota hartzen duten pertsonen ardurak eta betebeharrak, zeintzuk diren animalien ongizateari arreta emateko oinarrizko zaintzak, hezkuntza goiztiarraren garrantzia, ingurumenaren eta animalien baldintza higieniko-sanitarioak zeintzuk diren, elkarbizitza arauak eta pertsonenganako errespetua eta abar.
Jarduerari laguntza ematen zaio ikasleen artean banatzen diren bideo eta txartel didaktiko batzuekin.
Azkenik galdera-denbora bat dago eta bertan albaitariak, egindako galderei, erantzungo die.
Jarduera burutzeko bi modalitate eskaintzen dira:
Armentiako Animaliak Babesteko Zentroaren instalazioetan: Ikasleak Gasteizko Udaleko Animaliak Babesteko Zentrora joaten dira.
- Behin Zentroan:
- Lehenik eta behin, albaiteroek hitzaldia ematen dute eta Zentroen egiten diren funtzioak eta zereginak azaltzen dira.
- Jarraian, ostatu gune batera bisita egiten da, bertan dauden animaliak ikusteko.
Hezkuntza Zentroan bertan: jarduera Hezkuntza Zentroko ikasgelan egiten da, eta albaitariek hitzaldia bertan emango dute.
Baloreak
Gizalegea, Prestakuntza eta Erantzukizuna.
Helburu orokorrak
- Konpainia-animalien babesean aurrera egitea.
- Konpainia-animalien abandonua murriztea.
- Pertsonen eta konpainia-animalien arteko bizikidetza hobetzea.
Helburu espezifikoak
- Gasteizko Udalaren Animalien Babeserako Zentroaren eskumenak eta eginkizunak ezagutaraztea.
- Zentroko konpainia-animalien adopzio arduratsua sustatzea.
- Edukitze arduratsua bultzatzea, animalien beharrak ezagutuz eta haiekiko eta pertsonekiko errespetua bultzatuz.
- Animaliekiko tratuari buruz informatzea eta sentsibilizatzea, izaki sentigarri diren heinean.
- Indarrean dagoen araudiari buruzko informazioa eta aholkuak ematea.
- Animalien eta pertsonen artean gaixotasunen transmisioa prebenitzeko higiene-jarraibide batzuk ematea.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza (5. eta 6. mailak) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1., 2., 3. eta 4. mailak).
Antolaketa-datuak
- Tokia: Armentiako Animalien Babeserako Zentroa edo hezkuntza zentroan.
- Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
- Ordutegia: 11:00 - 12:30.
- Iraupena: ordubete gutxi gorabehera.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
- Prezioa: doan.
- Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua.
- Telefonoa: 945 161 502
- Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.