Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Ausazko jokoei eta kirol-apustuei lotutako arriskuak murriztea: Ondorioak. Arriskuak. Nork bere burua zaintzea.
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza
Deskribapena
Jarduera ikasgelan egingo da, eta prestakuntzako hiru orduko iraupena izango du, hiru saiotan banatuta. Zenbait dinamika abiapuntu hartuta, helburua da IKTen, online jokoen eta kirol-apustuen ohiko edo maizko erabilera murriztea eta egoera ahulean dauden edo gizarteratzeko zailtasunak dituzten ikasleen babes faktoreak areagotzea.
Eduki hauek jorratuko dira:
- Zer da jokoa?.
- Joko motak: soziala - problematikoa – patologikoa.
- Jokalari-motak.
- Bideojokoak: alde positiboak eta negatiboak.
- IKTen, on line jokoen eta kirol-apustuen ohiko edo maiz erabiltzearen ondoriozko osasun-arazoak.
- Arrisku-adierazleak.
- Alarma-zantzuak.
- Jokoa arazo ez bihurtzeko gakoak.
Irakasleari koaderno-gida emango zaio (online).
Baloreak
Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.
Helburuak
Jarduera honen helburu nagusia da gazteak ausazko jokoei lotutako arriskuez kontzientziatzea eta sentsibilizatzea, bereziki online bideojokoei eta kirol-apustuei dagokienez, eta jokatzea erabakitzen badute, autozaintzako jokabideak indartzea, horretarako gaitasun hauek sustatuz: bulkadak kontrolatzea, erabakiak hartzea, istiluak konpontzea, pertsonen arteko harremanak.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (4. maila), Batxilergoa (1. eta 2. mailak), Oinarrizko Lanbide Heziketa (1. eta 2.mailak) eta Prestakuntza Zikloak.
Antolamendua
- Lekua: ikastetxean.
- Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
- Ordutegia: ikastetxearekin adostu beharrekoak.
- Iraupena: bost saio egingo dira eta saio bakoitzak 60 minutu iraungo du.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
- Prezioa: doan.
- Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua.
- Telefonoa: 945 161 502
- Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.