Udaleko Hezkuntza Jarduerak – ZINTZO-MINTZO (ALKOHOLA)

Osasunerako hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

Gai bakoitza jorratzeko bi osagaiz osatutako hezkuntza-tresna bat baliatzen da:

  • 10 istorio animatu, bakoitza 3 minutukoa, eta horietan neska-mutil talde batek serie bakoitzaren edukiekin lotutako hainbat esperientzia biziko ditu. 10 jarduera horiek % 100ean egin daitezke, edo une bakoitzean garrantzitsuenak direnak aukeratu.
  • Gida. 20 lan-saio eskaintzen die programa dinamizatzeaz arduratzen direnei: 10 saio, bizitzarako 10 gaitasunak garatzeko; eta beste 10, serie bakoitzaren berariazko edukiak lantzeko.

Materiala esteka hauetan dago eskuragarri:

Baloreak

Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.

Helburuak

Gaitasun sozialak garatzea bost ardatz tematikoren inguruan:

  • Afektibo-sexuala: gure mundu afektiboari buruz hitz egitea.
  • Mendekotasunak: bizitzaz gozatu, kontrola mantenduz.
  • Alkohola: alkoholaren abusua eragiten duten gizarte ohiturak kritikoki zalantzan jartzea.
  • Bizikidetza: pertsona guztiok askotarikoak izateko dugun eskubidea sustatu nahi da, abiapuntutzat honakoa hartuta: Normala desberdintasuna da, ez desparekotasuna.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea. Jarduera irakasleek irakasten dute.
  • Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
  • Iraupena: ordubete gutxi gora behera.
  • Materialak: ikasleen fitxak.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
  • Prezioa: doan.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.