Udaleko Hezkuntza Jarduerak – UNPLUGGED Bizitzarako trebetasunak (droga kontsumoa)
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza
Deskribapena
Bizitzarako trebetasunak jorratzen dituen hezkuntza-eredua du oinarri, droga-kontsumora bultzatzen duten talde- eta gizarte-eragina konpentsatzeko estrategia gisa.
Ordubeteko 12 jarduera didaktiko dira, eta metodologia interaktiboa dute.
Materiala: Irakaslearen eskuliburua, ikasleen koadernoa eta drogei buruzko informazio-fitxen jolasa.
Materiala euskera zein gaztelaniaz Udalak banatuko du.
Baloreak
Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.
Helburuak
Hauek dira programaren ardatz nagusiak: enpatia, asertibitatea, talde-dinamikak nerabezaroan, gizarte-harremanak, zailtasunak gainditzea, arazoak konpontzea eta erabakiak hartzea, helburuak ezartzea, arauen pertzepzioa, eta drogei, alkoholari eta tabakoari buruzko informazioa.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hizkuntza (2. maila).
Antolamendua
- Lekua: ikastetxeak. Jarduera irakasleek irakasten dute.
- Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
- Iraupena: ordubete gutxi gora behera, unitate didaktiko bakoitzeko.
- Materialak: ikasleen fitxak.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
- Prezioa: doan.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua.
- Telefonoa: 945 161 502
- Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.