Hobekuntza garrantzitsuak Krispiñako Araztegian

2024ko azaroaren 15ean argitaratua

Amaitu dira 2020an hasitako Krispiñako UZA eta Vitoria-Gasteizeko instalazio osagarriak konpontzeko eta hobetzeko Proiektuan jasotako eginkizunak.

Hobekuntzak EDARen

Krispiñako araztegia funtsezko instalazioa da gure hirian uraren zikloa kudeatzeko, eta hainbat berrikuntza eta zabalkuntza izan ditu 1984an inauguratu zenetik, duela 40 urte. Horiekin guztiekin instalazioaren funtzionamendua optimizatu eta hobetu nahi izan da, eta hiriko ur zikinen arazketari lotuta indarrean dagoen araudia betetzen dela ziurtatu.

Erreforma horietako azkena amaitu berri da, eta bi urteko inbertsioen proiektu integral bat burutu da, bi motatako jarduerei ekiteko: dauden instalazioak eta ekipoak konpontzera edo berritzera bideratutakoak, eta planta bera hobetzera bideratutakoak. Bi kasuetan, arazketa prozesuko hiru tratamendu lerroetan lan egin da, hau da: ura, hondakin lohiak eta sortutako biogasa.

Proiektuaren helburu nagusietako bat arazketaren ingurumen inpaktua murriztea izan da, eta horrek, batez ere, eraginkortasun energetikoko irizpideak dituzten ekipoak gehitzea eta energiaren autokontsumoa sustatzea ekarri du.

Hobekuntza horietan egindako inbertsio globala 5,5 M€-tik gorakoa izan da.

Egindako hobekuntzak

  • Plantaren kontrol eraikina handitzea, guztira 328 m2 eraikita, lanerako espazio gehiago izateko.
  • Kontrol eraikin zaharra eraberritzea, 800 m2-ko azalerakoa, Krispiñako UZAn egin ohi diren eskola-bisiten arreta hobetzeko.
  • 4.000 m3-ko ahalmena duen gasometro mintzdun berri bat instalatzea, 2017an jarri zen 5.000 m3-ko egungo gasometroa osatzeko. Biogasetik abiatuta, plantaren kontsumoaren %50 asetzeko adina energia sortzen da.
  • Autokontsumorako panel fotovoltaikoak instalatzea, bai lehendik dauden eraikinen estalkietan, bai mendebaldean dagoen zabalgunean, 280 kW-eko potentzia sortzeko gai diren 625 panelek osatuta.
  • Ekipoetan hobekuntzak egitea, prozesuen eraginkortasuna eta kontrola handitzeko, datuen neurketa errazteko eta plantaren digitalizazioan aurrera egiteko.

Berritutako instalazioak edo ekipoak

  • Partzela barneko urbanizazioko zoladurak, pasabideak, barandak eta beste elementu batzuk.
  • Kondentsadore-bateria berria.
  • Hiru Arkimedes torloju, ur zikinak jasotzeko hasierako putzutik tratamenduaren lehen faseraino.
  • Bigarren mailako lau dekantagailuetako hirutako hainbat elementu.
  • Araztegia husteko hodia, 400 m-ko luzera eta 600 mm-ko kanpoko diametroa duena, Beirazko Zuntzez Indartutako Poliester hodi batez berritua, zeinak ahalmen handiagoa eta estankotasun handiagoa ematen dion.
  • Lohien lerroan, tratamendu-prozesua optimizatzeko aldaketak egitea: 3. digestorea irabiatzeko eta berotzeko sistema berria, buxadurak murrizteko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko; lohiak deshidratatzeko ekipamendu zentrifugo berria; lohi lodituak bahetzeko sistema berria.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.