KirolGune: Mugi zaitez zure kabuz edo lagunartean!

Judimendi auzoko zonako taldearen ekimena da KirolGune, Abetxukun ere martxan dagoena, zure kabuz edo lagunartean oinarrizko jarduera fisikoa egiteko kirol-gune bat sortzeko helburuarekin.

Helburua espazio publikoan jarduera fisiko erregularra askatasunez egitea erraztu nahi dizugu, zure inguruko pertsonekin harremanak sustatuz.

Non?

Bilatu KirolGune pegatina leku hauetan:

Judimendi

Abetxuko

Noiz?

Nahi duzunean, zure kabuz. Leku horietan QR kode bat, pegatinan, aurki dezakezu, berotze-ariketei, artikulazio-mugimendua tonifikatzeari eta luzatzeei buruzko informazio espezifikoarekin.

Honako leku eta ordutegi hauetan monitoreen laguntza egongo da 2026ko urtarrilaren 14tik martzoaren 27ra:

  • Kooperativa plaza (osasun parkea): astearteetan 11:15etatik 12:15era.
  • El Calce kalea (kantxak): ostegunetan 11:15etik 12:15era.

Zer behar duzu?

Jarduera praktikatzeko, oinarrizko ekipoa gomendatzen dizugu: arropa erosoa, toalla txiki bat, pilota txiki bat eta botila bat ur.

Ariketa - errutina

Kontsultatu kirola egiteko errutinen proposamena.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.