Agree proiektu europarra, bizitegi-eraikinetako birgaitze energetikorako
Gasteizko Udalak, 21 ZABALGUNEA SA udal hirigintza elkartearen bitartez, AGREE europar proiektuan parte hartzen du, zeinaren helburua baita Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikin pribatuetan energia-eraginkortasuna modernizatzeko inbertsioak sustatzea, eskaria eta agregazioa, gobernantza hobea eta finantziazio-irtenbide pertsonalizatuak aktibatzearren.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila lankidetza estuan arituko da hiru euskal hirirekin (Donostia, Gasteiz eta Basauri), IHOBErekin (Udalsarea 2030 - Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearen Idazkaritza Teknikoa) eta Tecnaliarekin, elkarren artean irtenbide berritzaileak diseinatu eta inplementatzeko 1940-80 urteetako etxebizitza-eraikinak modernizatzearren, bai efizientzia energetikoaren ikuspuntutik (fatxada) bai irisgarritasunaren ikuspuntutik (igogailua jartzea), hiru proiektu pilotutan; horretarako, 8,5 miloi euro inguruko inbertsioa mobilizatuko dute, eta 250 tona CO2 baliokide murriztuko dituzte urtean, hemendik 2022ra.
Gasteizen, Adurtza eta San Kristobal auzoak aukeratu dira proiektua garatzeko. Udalak eskutitz bat postontzietan banatu eta informazio liburuxka bat banatu du auzotarren artean proiektuaren xehetasunekin: Proiektuari buruzko informazio liburuxka (pdf).
Berriak
- Agree europar proiektuak birgaikuntza energetikorako proposamen berritzailea ekarri du Gasteizera - 2023/11/23
- Azken Konferentziak emando dio amaiera Agree europar proiektuari – 2023/11/20
- Ensanche 21 Zabalgunearen parte hartzea Agree Academy-n, etxebizitzak birgaitzeko prozesuen eraginkortasuna hobetzeko ekimenean– 2022/06/23
- Elkarrizketa Ana Oregi Ensanche 21 Zabalgunearen presidenteari:"Etxebizitzen birgaitzearekin bizi-kalitatea eta erosotasuna areagotu egiten dira, tokiko ekonomia sustatzen da eta klima-aldaketaren borrokan laguntzen da"– 2021/04/16
- 21 Zabalgunea aurretiazko azterlanak egiten hasi da Adurtza eta San Kristobaleko eraikinen inguratzailea hobetzeari begira– 2021/02/16
- Hirigintza-sozietateek Agreeren aurretiazko azterlanak eta aurreproiektuak lizitatzen dituzte– 2020/12/29
- Agree hasi da bizilagunei informazioa emateko kanpaina– 2020/12/01
- Adurtza eta San Kristobaleko familiei Agree birgaikuntza energetikorako proiektuaren gaineko informazioa emateari ekin dio 21 Zabalguneak– 2020/11/17
- Adurtza eta San Kristobaleko auzokoek AGREE birgaikuntza proiektuari buruzko argibide zehatzak jasoko dituzte, bileren eta informazio-materialaren bidez– 2020/11/06
- Eraikinen birgaikuntza energetikorako Agree europar proiektuaren berri eman die 21 Zabalguneak Adurtza eta San Kristobal auzoetako bizilagunei– 2020/11/06
- Iritzi artikulua, "Tribuna abierta", El Diario.es egunkarian:"La rehabilitación de la vivienda en España: de asignatura pendiente a oportunidad"– 2020/10/17
- Elkarrizketa Mario Yoldi Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariari:"AGREE proiektuko lantaldea ezagutzarako eta ideiak sortzeko laborategi adimenduna izan da".- 2020/08/27
- Horizon AGREE proiektu europarra aztertuko dute UPV/EHUren Uda Ikastaroetan–2020/06/19
- Gasteiz, Donostia eta Basaurik aukeratu dute zein auzotan sustatuko duten energia-birgaikuntza, AGREE europar proiektuaren baita– 2020/03/02
- Adurtza eta San Kristobal birgaitze integrala, eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasuna kontuan hartzen dituen plan bati esker eraldatuko dira, AGREE proiektuaren barruan2020/02/24
- Agree jardunaldia Bilbon, energia-birgaikuntzako jardunbide egoki berritzaileen aurkezpenarekin– 2020/02/13
- Eusko Jaurlaritzak onartu du HORIZON AGREE proiektuan aplikatuko den Birgaitzeko Finantza Tresna Berezia– 2019/12/27
- 21 Zabalguneak bizitegi-eraikin zaharretan energia-burutzeko AGREE proiektu europarrean parte hartzen du– 2019/09/06
Irudi galeria, AGREE Horizon 2020
https://www.flickr.com/photos/agree/sets//72157711547850262Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.