Udal hezkuntza jarduerak - Zuhaitzak esploratzen, izaki harrigarriak
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza
Azalpena
Olarizuko altxor naturalei buruzko ipuin kontaketa saio bat izango da, ondoren erabiliko diren edukiekin. Ondoren, erronka-joko bat egingo da. Mapa sinple baten bidez, ibilbide bat egingo da elementuak bilatuz, pistak konponduz eta txartelak lortuz. Txartel horiek, era berean, beste aurkikuntza batzuk egiteko aukera emango dute. Azkenik, naturalistaren eguneroko bat sortuko da, egindako esperientzia modu aktibo eta ludikoan bilduz. Talde-lana etengabea izango da jardueran, eta "saria" guztion lana izango da.
Unitate didaktikoa: Zuhaitzak esploratzen, izaki harrigarriak
Balioak
Iraungarritasuna.
Helburuak
- Basoaren kontzeptua sartu babestu beharreko balio gisa
- Pertsonek baso-inguruneko elementuen eta baliabideen gainean egiten dituzten ekintzekin duten harremana identifikatzea.
- Zuhaitz motak eta horien ezaugarriak ezagutzea.
- Talde-lana sustatzea
- Esplorazio-lanarekiko kidetasuna ezartzea.
Hartzaileak
Derrigorrezko Lehenengo Hezkuntza (1. eta 2. maila).
Antolamendua
- Lekua: Olarizuko Lorategi Botanikoa.
- Topalekua: Olarizuko Lorategi Botanikoaren Infogunea.
- Egutegia: 2025eko apirilaren 2tik maiatzaren 14ra arte.
- Ordutegia: 09:30 - 12:00.
- Iraupena: 2 ordu eta erdia.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30.
- Garraioa: ez.
- Garraiorako dirulaguntzetarako deialdia: 2024_075_02086_E.pdf (araba.eus)
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: ez.
- Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
- Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
- Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.
Informazioa
- - Inskripzioari buruzko informazioa posta elektronikoz bidaliko zaie inskripzioa egin dutenei.
- Antolatzailea: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
- Harremanetarako: Moisés Ruiz de Azua
- Telefonoa: 945 161616 Luz. 3386
- E-posta: mruizdeazua@vitoria-gasteiz.org
- Web orri interesgarria: Olarizuko lorategi botanikoa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.