Green Capitalaren 10. urteurrenaren oroitzapenezko gailurra: 'Hiri-eredu Jasangarriak'

Noiz
Hasiera eguna: 2022/09/29, hasiera ordua: 15:00, amaiera eguna: 2022/09/30, amaiera ordua: 14:00
Deskribapena

Beti green - Green Capitalaren 10. urteurrena

Green Capitalaren 10. urteurrenaren oroitzapenezko Gasteizko gailurrak, Hiri-eredu Jasangarrien Gailurrak, Europa Biltzar Jauregia hartuko du irailaren 29tik aurrera. Programa betea izango du eta honako hauek gailenduko dira: hiri-eredu jasangarriei buruzko debateak, mahai-inguruak, erakusketak eta ekonomia zirkularrarekin eta ekonomia berdearekin zerikusia duten enpresentzako azoka.

Debateak eta mahai-inguruak adituentzako, lehen mailako hizlarientzako eta gasteiztar herritarrentzako topaguneak izango dira. Bi eguneko programa beteari esker (29an arratsaldez eta 30ean goizez), gasteiztarrek aukera izango dute hiri-eredu jasangarrien arloko hizlari eta adituekin ideiak eta esperientziak ezagutzeko, aurkitzeko eta trukatzeko eta gaur-gaurko gaiei buruz, hala nola deskarbonizazioa, energia-trantsizioa eta elikadura-jasangarritasuna, antolatutako mahai-inguruetara joateko. Horrez gain, ekitaldirako sortutako emanaldiak eta esku-hartzeak egongo dira, baita sorpresaren bat ere.

Bestalde, oroitzapenezko erakusketa asteburu osoan egongo da aktibo Biltzar Jauregian.

Eman izena online

Programa

Irailak 29, osteguna
  • 15:00-15:30 Parte-hartzaileen harrera eta dokumentazioa ematea.
  • 15:30-16:15 Inaugurazio ofiziala eta ongietorri-zeremonia. Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatea; Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua; Hugo Morán, ingurumenaren Estatuko idazkaria; Ramiro Gonzalez, Arabako diputatu nagusia.
  • 16:15-17:00 Sarrera-hitzaldia: "Europako hirien erronkak eta klima-krisia". Kirsten Dunlop, Climate KIC Klimaren Aldeko Berrikuntzaren eta Ezagutzaren Europako Erkidegoko zuzendaria.
  • 17:00-17:30 Kafe-etenaldia.
  • 17:30-18:15 "Industriaren deskarbonizazioa. Europako ekonomiarentzako erronka". Mercedes Maroto-Valer, Erresuma Batuko Deskarbonizazio Industrialerako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroko (IDRIC) zuzendaria.
  • 18:15-19:00 Mahai-ingurua: "Deskarbonizazioa eta energia-trantsizioa". Gonzalo Saenz de Miera, Klima Aldaketaren zuzendaria -Iberdrola-; Iñigo Ardanaz, Europa Hegoaldeko HSEko zuzendaria - Siemens Gamesa; Tomás Malango, Erregai Berriztagarrien eta Ekonomia Zirkularreko zuzendaria - Repsol. Moderatzailea: Cristina Oyón, SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendaria.
  • 19:00-19:45 Mahai-ingurua: "Etorkizuneko mugikortasuna". Txomin Nieva, Chief Technology Officer, CAF Power & Automation; Juan Mocoroa, Manufacturing Engineering Manager, Mercedes Benz Vitoria eta Francisco Carranza, CEO BasqueVolt. Moderatzaile: Nuria Gisbert, CIC energiGUNE zuzendaria.
  • 20:30 Afari instituzionala.
Irailak 30, ostirala
  • 8:30-08:45 Parte-hartzaileen harrera eta dokumentazioa ematea.
  • 8:45-09:00 Jardunaldiaren hasiera.
  • 9:00-09:45 "15 minutuen hiria. Gasteiz eta Paris adibide". Carlos Moreno, Parisko IAE Unibertsitateko ETI (Ekintzailetza-Lurraldea-Berrikuntza) zuzendari zientifikoa eta Anne Hidalgo Parisko alkatearen aholkularia.
  • 9:45-10:30 Mahai-ingurua: "Europako hiriak jasangarritasunaren abangoardian. Lahti eta Vitoria-Gasteiz". Pekka Timonen, Lahtiko alkatea eta Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatea. Moderatzailea: Ana Oregi, alkateorde eta Gasteizko Udalaren Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren arduraduna.
  • 10:30-11:00 Kafe-etenaldia.
  • 11:00-12:00 Mahai-ingurua: "Nekazaritzako elikagaien sistema jasangarria". Andrés García, GARLAN Sozietate Kooperatiboko zuzendari kudeatzailea; Cristina Cantero, KAIKU Elikagai-korporazioko esne-katearen eraldaketa jasangarriko proiektuaren arduraduna; Roberto Ruiz, NEIKER BTIko Animali Ekoizpeneko saileko burua; Asier Arrese, HAZI Fundazioko lurralde-zuzendaria. Moderatzailea: Miren Arantza Madariaga, ELIKA Fundazioko zuzendaria.
  • 12:00-12:45 "Hiria trantsizio berdearen zerbitzurako berrikuntza-laborategi". Indy Johar, Dark Matter Labseko zuzendari exekutiboa.
  • 12:45-13:30 "Green Capitaletik Europako Superhiriraino". Alfonso Vegara, Metrópoli Fundazioko lehendakaria.
  • 13:30-13:45 Amaiera-zeremonia.
  • 13:45 Luntxa.

Hizlariak

Kirsten Dunlop, Climate KIC Klimaren Aldeko Berrikuntzaren eta Ezagutzaren Europako Erkidegoko zuzendaria

Kirsten Dunlopek 2017ko urtarrilean egin zuen bat EIT Climate-KICekin, Suncorp Australiatik, non Berrikuntza Estrategikoko kudeatzaile nagusi exekutiboa izan baitzen. Suncorpen, Kirstenek neurrirako dibisio bat fundatu eta zuzendu zuen, berrikuntzaren bidez arrisku estrategikoa administratzeko, hari erantzuteko eta, hala, eredu komertzial eta industrial nagusiak barnetik eraldatzeko.

Linkedin(Beste leiho batean irekiko da) | Twitter(Beste leiho batean irekiko da)


Mercedes Maroto-Valer, Erresuma Batuko Deskarbonizazio Industrialerako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroko zuzendaria

Mercedes Maroto-Valer irakaslea Erresuma Batuko Deskarbonizazio Industrialerako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroko (IDRIC) zuzendaria eta txapelduna da. Zentroaren xedea da Erresuma Batuko industria-kluster nagusiak zero garbiko energiarako egiten ari diren trantsizioa bizkortzea eta zero garbiko energiaren munduko lehen industria-klusterra ezartzea.

Linkedin(Beste leiho batean irekiko da) |Twitter(Beste leiho batean irekiko da)


Indy Johar, Dark Matter Labseko zuzendari exekutiboa

Indy Johar 00 eta Dark Matter Labsen zuzendari fundatzailea da. Indy arkitektoa da prestakuntzaz, Young Fundazioko berrikuntzako senior bazkidea eta Sheffieldeko Unibertsitateko irakasle bisitaria. Impact Hub Birmingham eta Open Systems Laben fundatzaileetakoa izan zen, baita RSAko Hazkunde Inklusiboko Batzordeko kidea ere, eta sistemako pentsamenduko liderra da.

Linkedin(Beste leiho batean irekiko da) | Twitter(Beste leiho batean irekiko da) | Facebook(Beste leiho batean irekiko da)


Carlos Moreno, Scientific Director of the ETI Chair, IAE Paris - Sorbonne University

El profesor Carlos Moreno es un científico – empresario. Fue creador de una de las primeras startup del Génople d’Every (1998), un ejemplo de éxito, comprado por el grupo ENGIE en 2010, donde ejerció la función de consejero científico. Desde el año 2008, fue el precursor de las ciudades inteligentes con el concepto de “ciudad digital sostenible”. Es conocido a nivel mundial como un actor y experto del concepto de “ciudades vivas” que desarrolló.

Linkedin(Beste leiho batean irekiko da) | Twitter(Beste leiho batean irekiko da) | Facebook(Beste leiho batean irekiko da)


Alfonso Vergara, Metrópoli Fundazioko lehendakaria

Alfonso Vegara Hiri eta Eskualdeko Plangintzan doktorea eta Arkitekturan, Ekonomian eta Soziologian lizentziaduna da. ISOCARPeko —Hirigileen eta Eskualdeko Planifikatzaileen Nazioarteko Sozietatea— lehendakaria izan zen, zeinak 70 herrialde baino gehiagotan baitauzka kideak. Eisenhower Fellowships erakundeko fellowa eta trusteea da. Halaber, Singapurreko ohorezko kontsul nagusi izendatu dute Madrilen 2005etik.

Linkedin(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.