Nire Gasteiz Berdea: argazki eta bideo erakusketa

Nire Gasteiz Berdea Gasteizko gazteei zuzendutako lehiaketa izan da. Hauxe proposatzen zuen: hiriko naturarekin konektatzen gaituzten espazio kuttunak iruditan jasotzea. Dagoeneko aukeratu dira aurkeztutako 34 proposamenen artean irabazleak eta, orain, argazki eta bideo onenak ikus daitezke erakusketa batean.

Erakusketa

Lan irabazleak eta hautatutako beste lan batzuk ikusi ahalko dituzu, hartara prestatutako erakusketan: azaroaren 18tik 30era Olarizuko Infogunean, eta ondoren, abenduaren 1etik 18ra, Iparralde gizarte etxean.

Nire Gasteiz Berdea erakusketaren kartela Imagen archivo pdf

Saritutako argazkiak eta bideoak

13 - 16 urte – Argazkia eta bideoa (A1 eta A2 kategoriak)

Hutsik, lanik ezagatik eta/edo kalitaterik ezagatik.

17-22 urte – Argazkia (B1).

Izaro Cuesta Arrizabalaga (19 urte): “Jabalíes en otoño”.

Saria: bi lagunentzako itsasontzi-bidaia, euskal kostaldetik baleak ikusteko.

17-22 urte – Bideoa (B2)

Sara Ruiz Rodríguez (20 urte), “Gure mundu berdea (bertsio laburra)”.

Saria: bi lagunentzako itsasontzi-bidaia, euskal kostaldetik baleak ikusteko.

https://www.youtube.com/watch?v=oPS_VJvbmxw(Beste leiho batean irekiko da)
23-30 urte – Argazkia (C1)

Álvaro Company (28 urte): "Calm".

Saria: gau bat Otxandioko zuhaitz etxeetan.

Oihana Etxeberria Labrado (26 urte): "Leihoaren bestaldean berdea".

Saria: gau bat Otxandioko zuhaitz etxeetan.

23-30 urte – Bideoa (C2)

Izaskun Elu Urrea (28 urte): "Arnasgunea. Igande goiza. Korrika egiteko zapatilak jantzita gure bazterrak ezagutzen”.

Saria: gau bat Otxandioko zuhaitz etxeetan.

https://www.youtube.com/watch?v=TxpJfE5DF_c(Beste leiho batean irekiko da)

Erakusketarako aukeratutako obrak

Argazki-galeria
https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72177720303053296(Beste leiho batean irekiko da)

Aurkeztutako bideo gehiago:

Izaskun Elu Urrea (28 urte), "Lanetik etxerako bide goxoa"

https://www.youtube.com/watch?v=WLRvylmYSYI(Beste leiho batean irekiko da)

Unai Oraá Gallastegui (28 urte), "Gasteizko udazkena"

https://www.youtube.com/watch?v=BNQWYAwjemw(Beste leiho batean irekiko da)

Bideo guztiak ikusgai "Nire Gasteiz berdea"(Beste leiho batean irekiko da) erreprodukzio-zerrendan, Youtuben.

Gazteen ekimenez sortutako lehiaketa

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (CEA) elkarlanean antolatutako lehiaketa hau gure hiriko gazte talde baten proposamenetik sortu da. Gazte horiek hainbat hilabete egon dira ingurumenaren eta larrialdi klimatikoaren inguruan lanean.

Vitoria-Gasteiz European Green Capital izendatu zeneko hamargarren urteurrena dela eta Gasteizko Udalak 2022an antolatu dituen jardueren artean kokatzen da.

Lehiaketaren kartela Imagen archivo pdf

Harremanetarako

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezkete gazteria@vitoria-gasteiz.org helbideren bitartez edo 945 16 16 16 telefonora deituz (6511 luzapena).

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.