Erradiazio ionizatzaileak direla eta udalaren egoera zein den aztertu eta kontrolatzeko Gasteizko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak egin duten lankidetza hitzarmenaren barruan, kontsumoko uretan erradioaktibitate analisiak egiten dira.
-Fitoplankton toxikoari eta biotoxinei buruzko IX. Bilkura Iberikoan (Cartagena, 2007ko maiatza) aurkeztutako ahozko komunikazioa:
"Proliferación masiva de cianobacterias en el embalse de Ullibarri-Gamboa"
-Zianotoxinei buruzko II. Bilkura Espainiarrean (Madril, 2007ko uztaila) aurkeztutako ahozko komunikazioa:
"Seguimiento de cianobacterias y microcistina en el embalse de Ullibarri-Gamboa"
-"Detección y caracterización de microalgas tóxicas (cianobacterias) en el embalse de Ullibarri-Gamboa" artikulua, Tecnología del Agua aldizkarian argitaratzea, 2008ko azaroan.
-Zianotoxinei buruzko Lehen Iberiar Biltzarrean (Oporto, 2009ko uztaila) poster hau aurkeztu zen: "Edateko urak tratatzeko Arakako lantegian (AMVISA) zianobakterioak eta zianotoxinak kentzeko hainbat tratamenduren eraginkortasunari buruzko azterlna".
-"Edateko urak tratatzeko Arakako lantegian, zianobakterioak eta zianotoxinak kentzeko, sartzekoak diren tratamendu berrien eraginkortasuna aztertzea eta edateko urak tratatzeko Arakako lantegian toxikoak hautemateko, giza zelula-lerroen kulturetan oinarritutako biosaiakuntzak egitea", deritzon proiektua, Madrilgo Unibertsitatearekin egindakoa 2008an eta 2009an.
-"Alerta sistema berria garatu eta interkalibratzea, mikroalgen kontaketa, toxinak sortzen dituzten koloniak antzematea, mikrozistina testa eta zelula-hazkuntzen biosaioak oinarritzat hartuz". 2010ean eta 2011n URAren diru-laguntzarekin egina. Proiektu honen azken fasea 2012an eta 2013an burutu zen.
-"Ondorengo lanetarako aholkularitza: gizakien kontsumorako urtegietan zianobakterioek sortutako toxinak detektatzeko metodoak ezartzea; metalak (manganesoa eta aluminioa), herbizidak eta mikrozistina aurkitzeko biosentsorea garatzea; eta berez berroneratuko den mikrozistinako bioiragazkia instalatzea, kontrolatzea eta ebaluatzea", Madrileko Complutense Unibertsitatearekin batera, 2014 eta 2016 bitartean egitekoa.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.