Enpresak - Enpresak - KSIen sektorerako aholkularitza espezializatua

Helburua

Kultura- eta sormen-industrien sektoreari (KSI) zuzendutako aholkularitza espezializatuko honen helburua da sektoreko enpresen lehiakortasuna eta profesionalizazioa hobetzea, sektorearen egungo testuinguru sozioekonomikoan beren jarduera garatu eta sendotu ahal izan dezaten.

Nori zuzenduta

Egungo testuinguru sozioekonomikoan, merkataritza-ikuspegi batetik, beren lehiakortasuna eta ezagutza zabaltzeko beharra duten KSIen sektoreko enpresei zuzenduta dago (autonomoak, ETEak etab.).

2023ko edizioa

Programak Jabetza Intelektualaren eta Trantsizio Digitalaren arloak jorratuko ditu 2023 urte honetan, BDCC (Basque District of Culture and Creativity), Eusko Jaurlaritza proiektuaren esparruan adituak diren pertsonen eskutik.

Doako aholkularitza

Data: urria - abendua (2023). Ordutegia: gaian adituak diren pertsonekin adostu.

Informazio gehiago eta eskaerak

Aholkularitza zerbitzuak eskatu(Beste leiho batean irekiko da)

Aurkezpena

Jardunaldian izen-ematea

Informazio gehiago: infoempresas@vitoria-gasteiz.org.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.