San Martíngo Adinekoentzako Zentro Soziokulturaletako ikastaroak eta lantegiak

San Martingo Adinekoentzako Zentro Soziokulturalak, ireki berriak, otsailean hasi eta maiatzera arte iraungo duten ikastaro eta tailerrak jarriko ditu martxan. Informazio-liburuxkan (pdf) eskaintza osoa daukazu eskura.

Ikastaro eta lantegi horiek bat egiten dute o ikastetxeetako ikastaroen eskaintza orokorrarekin.

Izena emateak

(Astelehean, otsailak 1, 8:30ean)

Plazak izen-emate ordenaren arabera beteko dira. Izen-emateak adinekoen zentro soziokulturaletan, gizarte-etxeetan, telefonoz (010 – 945 16 11 00) eta online egin daitezke.

Online inskripzioa

Informazio gehiago

Ikastaroen eskaintza orokorrari buruzko informazioa ematen duen liburuxkan (pdf) ordainketa moduak, deskontuak eta bertaratzeko oinarrizko arauak adierazten dira.

 Arau horiei Kobidaren aurkako babes-neurri gisa hartutakoak gehitu behar zaizkie:

  •  Parte hartzaileen kopurua egokitzea, segurtasun distantzia gordetzeko.
  • Sarrerak eta irteerak mailaka egitea, jende-pilaketak saihesteko.
  • Areagotu egingo dira espazio eta gainazalen higieneneurriak.
  • Ez da erabiltzaileen eskura jarriko erabilera komuneko materialik. Parte-hartzaile bakoitzak bere lanabesa eta materiala ekarri beharko du. Zentroan ezingo da tresna pertsonalik utzi (batak, lanak, maletatxoak, esterilak...)
  • Osasun-egoeraren arabera, ikasleek eta begiraleek saioko 10 minutu lan-eremua desinfektatzen eman behar dutela erabaki ahal izango da.
  • Zentrora sartzeko, tenperatura hartu eta eskuak hidrogelez garbitu beharko dira.
  • Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea zentroan.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.