Udalak bat egin du Deportivo Alavesen mendeurreneko ospakizunarekin

2021eko urtarrilaren 23an Deportivo Alaves klubaren mendeurrena betetzen da.

Gasteizko Udalak kluba zoriondu nahi du bere kirol ibilbideagatik, baita Alavesen jarraitzaileak ere, ehun urte hauetan hiriko taldeari eman dioten babesagatik; izan ere, 17.000 bazkide baino gehiago ditu gaur egun taldeak. Gasteizko eta Arabako kirol historiaren parte da taldea, eta enbaxadore handia izan da jokatu izan duen hiri guztietan. Hiriak bat egin izan du taldearekin, garaipen handiak lortu izan dituenean nahiz galtzaile suertatu izan denean.

Udalaren ekintzak

Gasteizko Udalak bat egin du ospakizun ekitaldiekin, eta zenbait ekintza antolatu ditu:

Udaletxean, olana: urtarrilaren 23tik aurrera, Udaletxean, Plaza Berrian, olana bat jarriko du Udalak, klubaren koloreak eta irudi korporatibo berria dituena.

Argi zuri-urdinak: urtarrilaren 18tik 24ra, urdinez argiztatuko dira Udaletxea, Arkupeak, Floridako kioskoa eta Santa barbara plazako pergola.

Prentsa aretoan eta orrialde honetan datozen ekimenei buruzko informazioa eskainiko da.

Iruditan

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/sets/72157717981067652(Beste leiho batean irekiko da)

Klubaren ekimenak

Mendeurrena ospatzeko, ehundik gora ekimen ugari antolatu ditu Alavesek. Gaur arte egindako ekintzen artetik, hauek nabarmentzen dira: taldearen historiari buruzko liburu eta dokumental bana; Fournierren karta sorta berezi bat, 39 jokalari historikorekin, eskuz ilustratua; himno berria, Mikel Izalek konposatu eta interpretatua, eta mendeurrena ospatzeko kamiseta berezia.

https://www.deportivoalaves.com(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.