Ekintzailetza - Negozioen kokapenari buruzko aholkularitza zerbitzua: Pickgeo
Helburua
Ekintzaileen neurriko aholkularitza zerbitzua, beren negozio-proiektuen kokapen egokiari buruzko erabakiak informazio egiaztatuarekin hartzen laguntzeko, honako hauek kontuan hartuta:
- Proiektuaren ezaugarriak eta beharrak.
- Ingurune geografikoaren ezaugarriak: datu sozio-demografikoak, kontsumoari buruzko datuak, errenta-maila, ibilgailuen trafikoa, mugikortasuna eta aztergai den sektoreko ezarritako negozioak.
- Eskaintzan dauden lokalak.
Horretarako, Pickgeo izeneko adimen artifizialean oinarritutako tresna teknologikoa du zerbitzuak, 2.000 aldagai geolokalizatu baino gehiago aztertzen dituena.
Nori zuzendua
- Ekintzaileak, beren negoziorako kokapena bilatzen ari direnak edo negozio-plana osatzeko inguruneari buruzko informazioa behar dutenak.
- Hedapen prozesuan dauden establezimendu kopurua handitzeko asmoa duten enpresak.
Nola erabili zerbitzua
Aplikazioaren bertsio sinplifikatu batean sar zaitezke. Bertan, hautatu duzun arloari buruzko datu batzuk lortuko dituzu.
Aholkularitza zerbitzua eska dezakezu, zurekin harremanetan jarriko gara.
Aholkularitza zerbitzua eskatu
Informazio gehiago
Harremanetarako: comercio@vitoria-gasteiz.org
Finantzaketa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.