Zerga-erroldak jendaurrean jartzea: kontsultak

Errolda fiskalek informazioa jasotzen dute kuotak zehazten dituzten zerga-elementuei buruz, bai eta zerga eta tasa periodikoetatik ordaindu beharreko zenbatekoei buruz ere. Zenbateko horiek urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean eska daitezke.

Informazioa modu pertsonalizatuan ematen zaie jendaurrean jarritako zerga eta tasen zerga-egitateen titularrei.

Kobratzeko epeak hasi baino hamabost egun lehenago jarriko dira jendaurrean. Zergadunek hamabost eguneko epea dute argitaratu ondoren kontsultatu eta, hala badagokio, alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Jendaurrean jarrita, gainera, taldean jakinarazten dira zerga bakoitzaren erroldan jasotako likidazioak.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Jendaurrean jarritako zergaren zerga-egitateen titular diren pertsona fisiko edo juridikoak.

Epea

Errolda fiskalak hamabost egunez egongo dira jendaurrean.
Noiz: zerga bakoitzaren kobratze-aldia hasi baino hamabost egun lehenago.

Dokumentazioa

  • Identifikazio agiriaren fotokopia (IFK, NAN, pasaportea...).

Zerga-erroldak jartzea

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren 2024ko errolda jendaurrean jartzea(Beste leiho batean irekiko da) (jendaurreko erakustaldiaren amaiera-data: 2024/02/19)

Hilerriak onik zaintzeari dagokion tasaren 2024ko errolda fiskalak jendaurrean jartzea(Beste leiho batean irekiko da) (jendaurreko erakustaldiaren amaiera-data: 2024/02/19)

Ibilgailuak eraikin partikularretan sartzeko pasabideen tasaren errolda —2024ko lehen seihilekoa—(Beste leiho batean irekiko da) jendaurrean jartzea (jendaurreko erakustaldiaren amaiera-data: 2024/02/19)

Sei hileko emakiden ordainketaren errolda jendaurrean jartzea —2024ko lehen seihilekoa— (Beste leiho batean irekiko da)(jendaurreko erakustaldiaren amaiera-data: 2024/02/19)

Hiri-lurretako, landa-lurretako nahiz ezaugarri bereziko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2024ko errolda jendaurrean jartzea (Beste leiho batean irekiko da)(jendaurreko erakustaldiaren amaiera-data: 2024/03/18)

Hondakinak bildu eta suntsitzeko zerbitzuagatik 2024an ordaindu beharreko tasen erroldak jendaurrean jartzea (Beste leiho batean irekiko da)(jendaurreko erakustaldiaren amaiera-data: 2024/03/18)

2024.urteko emakiden eta aprobetxamendu berezien errolda fiskalak jendaurrean jartzea.(Beste leiho batean irekiko da) (jendaurreko erakustaldiaren amaiera-data: 2024/04/03)

Bide publikoan mahaitxoak eta aulkiak jartzeagatik 2024an ordaindu beharreko tasaren errolda jendaurrean jartzea(Beste leiho batean irekiko da) (jendaurreko erakustaldiaren amaiera-data: 2024/04/03)

Etxekoak ez diren hondakin-urak estolderia-sarera isurtzeagatik ordaindu beharreko tasaren 2024ko errolda jendaurrean jartzea(Beste leiho batean irekiko da) (jendaurreko erakustaldiaren amaiera-data: 2024/04/18)

2024ko Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren matrikula jendaurrean jartzea(Beste leiho batean irekiko da) (jendaurreko erakustaldiaren amaiera-data: 2024/07/22)

Zerbitzua bide publikoan emateko kutxazain automatikoak jarririk jabetza publikoko ondasunak pribatiboki erabiltzeagatik 2024an ordaindu beharreko tasari dagozkion erroldak jendaurrean jartzea(Beste leiho batean irekiko da) (jendaurreko erakustaldiaren amaiera-data: 2024/07/22)

Ibilgailuak eraikin partikularretan sartzeko pasabideen tasaren errolda jendaurrean jartzea —2024ko bigarren seihilekoa—(Beste leiho batean irekiko da) (jendaurreko erakustaldiaren amaiera-data: 2024/07/22)

Sei hileko emakiden ordainketaren errolda jendaurrean jartzea —2024ko bigarren seihilekoa—.(Beste leiho batean irekiko da) (jendaurreko erakustaldiaren amaiera-data: 2024/07/24)

Araudia

Errekurtsoak

Jendaurrean jarritako erroldan jasotako likidazioen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio, hala badagokio, Ogasun Saileko zinegotzi ordezkariari, borondatez ordaintzeko epean eta epea amaitu eta hurrengo hilabetetik aurrera.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

San Martineko udal-bulegoetan, Teodoro Dublang margolariaren kaleko 25. zenbakian

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.