Ohiko galderak: Interes orokorreko hornikuntza-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek egiten duten jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak

Aurkeztu berri dut hiruhileko fakturazioa webgunean, tasaren autolikidazioaren atalean. Nola ordain dezaket likidazioa?
Autolikidazioari alta eman eta konfirmatu ondoren, "Ordaindu" botoia agertuko da pantailan; sistemak berak bideratuko du erabiltzailea banku-pasabide batera edo ordainketa-zerbitzari batera, likidazioa une horretan bertan ordain dezan.

Hala ere, edozein arrazoirengatik prozesua eten bada, behin autolikidazioa konfirmatu ondoren, bada autolikidazioa kontsultatu eta ordaintzeko aukera,

"Hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen autolikidazioa" webgunearen lehen pantailan.
Autolikidazioen webgunean alta egoeran jartzen ari gara horniduren fakturazioei dagozkien hiruhileko aitorpenak. Webgune horretan bada "Fakturazio-aldia" izeneko eremu bat. Zein aldi adierazi nahi du?
Tasa horren aitorpena hiruhileko naturala amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunean aurkeztu behar da, edo horren ondo-ondoko hurrengo egun baliodunean. Likidazioa hiru hilean behin egin behar da.

"Fakturazio-aldia" eremua menu zabalgarri bat da; bertan, autolikidazioak hartzen dituen horniduren fakturazioari dagokion hiruhilekoa eta urtea aukeratu behar dira.

Adibidez: 2023ko laugarren hiruhilekoko fakturazioa 2024ko urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango da (egun hori barne). "Fakturazio-aldia" eremuan, "4. hiruhilekoa" hautatu behar da, eta, ondoren, "urtea" eremuan, hiruhileko hori zein urteri dagokion adierazi behar da; kasu honetan "2023".
Autolikidazioen webgunean alta egoeran jartzen ari gara horniduren fakturazioei dagozkien hiruhileko aitorpenak. Webgune horretan bada "Fakturazio-aldia" izeneko eremu bat. Bertan, hiruhilekoak eta urtea aukera ditzakedala, baina gure enpresa azaroaren 7an hasi da Gasteizen hornidura ematen. Nola adierazi dezaket fakturazio-aldia? Zein hiruhileko aukeratu behar dut?
Tasa horren aitorpena hiruhileko naturala amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunean aurkeztu behar da, edo horren ondo-ondoko hurrengo egun baliodunean. Likidazioa hiru hilean behin egin behar da.

"Fakturazio-aldia" eremua menu zabalgarri bat da; bertan, autolikidazioak hartzen dituen horniduren fakturazioari dagokion hiruhilekoa eta urtea aukeratu behar dira.

Adibidez: 2023ko laugarren hiruhilekoko fakturazioa 2024ko urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango da (egun hori barne).

Zure kasu zehatzari helduta, "Fakturazio-aldia" eremuan, "4. hiruhilekoa" hautatu behar duzu, eta, ondoren, "urtea" eremuan, hiruhileko hori zein urteri dagokion adierazi, zure kasu zehatzean "2023".
Autolikidazioen webgunean alta egoeran jartzen ari gara horniduren fakturazioei dagozkien hiruhileko aitorpenak. Webgune horretan bada “Kontzeptua” izeneko eremu bat dago. Bete egin behar dut? Zer adierazi behar da eremu horretan?
Autolikidazioen webgunean, zehazki "Autolikidazio berriaren alta" pantailan, bete beharreko zenbait eremu agertzen dira, eta horietako bat kontzeptua da.

"Kontzeptua" eremua menu zabalgarria da. Bertan, enpresak fakturatu duen hornidura-mota aukeratu behar da, hain zuzen ere hiruhileko autolikidazioaari dagokiona. Hauek dira menu zabalgarriak ematen duen aukera-sorta; horien artean hautatu behar da kontzeptua.

• Elektrizitatea
• Gasa
• Telefonia
• Elektrizitatea eta gasa
• Elektrizitatea eta goi-presioko gasa
• Elektrizitatea eta behe-presioko gasa
• Goi-presioko gasa
• Behe-presioko gasa
• Elektrizitatea, goi-presioko gasa eta behe-presioko gasa

Enpresa batek hornidura bat baino gehiago eskaintzen baditu (adibidez: elektrizitatea eta gasa), kontzeptu hori hautatu beharko du autolikidazio bakarra jaulki ahal izateko.
Autolikidazioen webgunean alta egoeran jartzen ari gara horniduren fakturazioei dagozkien hiruhileko aitorpenak. Likidazioa konfirmatu berri dugu eta "fakturazioaren zenbatekoa" eremuan okerreko zenbatekoa adierazi dugu. Nola konpon dezaket akatsa?
Erabiltzaileak okerreko zenbatekoa adierazten badu tasa honen webgunean, “Fakturazioaren zenbatekoa” eremuan, eskaera-orria aurkeztu beharko du, hiruhileko fakturazioaren aitorpenareklin batera, Erregistro elektronikoan.
Tasa honen autolikidazioen webgunean bada "Hautatu fitxategia” izeneko eremua. Zer informazio erantsi behar dut hor?
Autolikidazioan adierazitako fakturazio-aldiari dagozkion fakturak aurkeztu behar dira, hornidura-mota eta zerga-oinarria osatzen duten taldeetako bakoitzean jasotako diru-sarreren bolumena adierazita.

Aurreko hiruhilekoko hornidura-zerbitzuei dagokien fakturazioa aurkeztu behar da. Tasa horren kuota hiru hilean behin kobratzen da, eta honela zehazten da: ehuneko 1,5 aplikatzen zaio interes orokorreko hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen alde fakturaziotik eratorritako diru-sarrera gordinek zehaztutako zerga-oinarriari. Horrela definitzen da Interes orokorreko hornikuntza-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek egiten duten jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen 7.8 zenbakiko Ordenantza Fiskalean. Ikusi Ordenantza Fiskalak.

“Hautatu fitxategia” eremuan adierazten den bezala, dokumentu bakarra erantsi beharko da, pdf formatuan nahitaez.
Nola lor dezaket ordainagiriaren kopia edo ordainketa-egiaztagiria?
Ordainagiriaren kopia edo ordainketa-egiaztagiria eman daiteke, edo ordainagiria zuzenean ordaindu, helbide elektroniko honetan:
Egoitza elektronikoa - Online izapidetzea.

Bertan “Ordaingiri eta isunak: ordainagiri eta isunen zerrenda, ordainketen egoera-orria, ordainagiriak lortzea eta/edo ordainketa gauzatzea” atala bilatu behar da, eta Gasteizko Udalaren identifikazio zerbitzuaren identifikatu.

Gainera, tasa horren autolikidazioen webgunea ezartzen denetik aurrera, ordainagiriaren kopia bat egin daiteke –ordainduta egon edo ez–, "Hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen autolikidazioa" webgunearen lehen pantailan bertan. Alta online - Hornidurak ustiatzen dituzten enpresek fakturazio-aitorpena aurkeztea.
Gure enpresak, hiruhileko batzuetan, zero zenbatekoa edo zenbateko negatiboa duen fakturazioa ematen du. Nola aurkeztu behar dut aitorpen hori?
Hiruhileko fakturazioaren zenbatekoa zero edo negatiboa denean, aitorpen horri ez zaio alta emango udal honen egoitza elektronikoaren autolikidazioen webgunean.

Kasu horretan, zero zenbatekoen edo zenbateko negatiboen aitorpena aurkeztu beharko da Erregistro elektronikoan, Ogasun Saileko Zerga Kudeaketako Zerbitzuari zuzendutako idazki batean.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.