Toki gehiago pertsonentzat

Toki gehiago pertsonentzat

Zirkulazio lasaituko hiriko 47 kale

Vitoria-Gasteizko Udalak erdiguneko 47 kaletan zirkulazioa lasaitzeko hainbat jarduera garatzen ari da. Bide-segurtasuna hobetzeko, igorpen kutsatzaileak murrizteko eta oinezkoen, bizikleten eta autoen bizikidetza hobetzeko xedez, kale horietatik zirkulatzeko gehienezko abiadura 30 km/h-ra mugatuko da

pdf Txostena | Mugikortasuna eta garraioa webgunea | Mugikortasun iraunkorraen plana

Zergaitik lasaitu zirkulazioa?
  • Kaleak berreskuratu dira elkarbizitzarako gune gisa eta protagonismo handiagoa eman zaie oinezkoei.
  • Pasaerako zirkulazioa saihestuko du. Motelagoak direnez eta zirkuitu itxiak osatzen dituztenez, kale lasaituak ez dira erakargarriak autoz auzoa zeharkatzeko.
  • Abiadura muga 30 km/h-tan ezartzean, bide segurtasuna hobetu da:
    • Ustegabeko egoeretan, 30 km/h-ko abiaduran doazen ibilgailuek espazio erdia behar dute gelditzeko, 50 km/h-ko abiaduran doazenekin konparatuta.
    • Istripua izateko arriskua % 50 txikiagoa da. Istripua gertatuz gero, pertsonen segurtasunaren gaineko ondorioak txikiak dira, makatu gutxi batzuk besterik ez.
    • Haurrek, adinekoek eta mugikortasun murriztuko pertsonek seguruago zeharka dezakete kalea.
  • Autoek sortutako igorpen kutsatzaileak eta zarata murriztuko dira
Zer dira zirkulazio lasaituko kaleak?

Oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna sustatzeko eta motordun ibilgailuen zirkulazioa murrizteko moldatu diren kaleak dira. Zirkulazio lerroen zabalera txikitu da eta onartutako gehieneko abiadura 30 kilometro orduko mugan ezarri da.

Zirkulazioa lasaituko den kaleen zerrenda:

1- Gorbea. 2- Bruno Villarreal. 3- Navarro Villoslada. 4- Beethoven. 5-Julián de Apraiz. 6- Tenerías. 7- Eulogio Serdán. 8- Portal de Arriaga.9- Fundadora de las Siervas de Jesús. 10- Manuel Díaz de Arcaya. 11-Aldabe. 12- Plazuela de Aldabe. 13- Cercas Bajas. 14- Beato Tomás de Zumárraga. 15- Félix María Samaniego. 16- Joaquín José Landázuri.17- Vicente Goicoechea. 18- Madre Vedruna. 19- Koldo Mitxelena.20- Vicenta Mogel. 21- Lascaray. 22- Monseñor Cadena y Eleta. 23-San Antonio. 24- Eduardo Dato. 25- Lope de Larrea. 26- Isaac Albéniz. 27- Juan XXIII. 28- Canciller Ayala. 29- Jesús Guridi. 30- Plaza Santa Bárbara. 31- Doce de Octubre. 32- Postas / Plaza Jesús María de Leizaola. 33- Olaguíbel. 34- Lehendakari Aguirre. 35- Cuesta de San Francisco. 36- San Francisco. 37- Fueros. 38- Portal del Rey. 39- Nueva Fuera. 40-Abrevadero. 41- La Libertad. 42- Prudencio María Verástegui. 43- La Paloma. 44- La Esperanza. 45- Arana. 46- Pedro Orbea. 47- Los Herrán.

Zirkulazio lasaituko hiriko 47 kale

Txirrindulari, oinezko, auto gidari! Zenbait gauza aldatu egingo dira

Txirrindulari: Auto gutxiago eta abiadura motelagoan ibiltzeak seguruago bihurtzen du galtzada. Utz itzazu espaloiak. Bete ezazu bizikletarentzat irabazi den tokia. Jarri arreta berezia bidegurutzeetan.

Oinezko, Auzoko: Zure kaleak zirkulazio gutxiago izango du, erakargarriagoa eta seguruagoa izango da. Goza ezazu kaleaz. Bizi zure kalean. Adi: Zenbait kaletan bizikletak bi zentzuetan ibiliko dira, begiratu bi aldeetara kalea zeharkatu baino lehen.

Auto gidaria: Zirkulazio lasaittuko kaleetan gehieneko abiadura 30 kilometro ordukoa da. Errespeta itzazu abiadura mugak. Babes itzazu oinezkoak eta txirrindulariak. Adi: Zenbait kaletan bizikletak bi zentzuetan ibiliko dira, begiratu bi aldeetara garajetik irten baino lehen.

" "

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: