'Anitznabarra': auzokideen artean sortutako horma-irudi berri bat

2022ko martxoaren 30ean argitaratua

Martxoaren 18az geroztik, horma-irudi berri bat dago Ariznabarra auzoan, horrela eginiko hirugarrena, 'Vecinas' eta 'Uzta-La Cosecha’ izenekoen ondotik.

Aleksei Lacalle argazkilari eta muralistak zuzendu du, eta Sor Sofia plazan dago.

Auzoko hainbat elkarte, talde eta erakundek hartu dute parte h0orma-irudian: Harrera Sozialerako Udal Zentroa, BIZAN sarea, Miguel de Cervantes Eskola, Ariznabarra Zentro Okupazionala, Hegoalde-Ariznabarreko Kale-Hezkuntzako Udal Programa, KOKUK, Hogar San José eskolako guraso-elkartea, CASER, Armentia Ikastola eta Down Araba-Isabel Orbe Elkartea…

Talde horiek guztiak aniztasunaren balioa islatzen saiatu dira; izan ere, 'Anitznabarra' izena auzoaren izenaren eta euskarazko 'anitza' hitzaren arteko hitz-jokoa da. Auzotar batek idatzitako testu baten laburpen txiki bat ere bada horma-irudian. Gizon hori, irakurtzen eta idazten jakin gabe, liburu bat osatzera iritsi zen, zeinaren zenbait pasartetan Ariznabarraz eta bere auzokideez hitz egiten baitu.

Horma-irudia martxoaren 18ko inauguratu zen, eta ekitaldian erakunde edo talde partaide bakoitzak aurkezpen txiki bat egin zuen, nor diren eta zer egiten duten azaltzeko. Aurkezpen horren bidez 'Anitznabarra' ezagutarazi zen, auzotasuna sendotzen lagundu zuen festa txiki baten bidez: tortilla-pintxoak, bizkotxoa eta abar banatu ziren, eta adin guztietako jendearentzako kontzertu bat izan zen..

Mural Ariznabarra 1

Mural Ariznabarra 2

Mural Ariznabarra 3

Mural Ariznabarra 4

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.